Joseba Segurola ez Espainiaratzeko agindua eman du Frantziako Justiziak

Uztarria.eus | Politika
2009ko mai. 28a, 12:05

Versallesko Apelazio Auzitegiak ez du onartu Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindua

2005ko martxoan atxilotu zuten Frantzian, etakidea izatea egotzita

Joseba Segurola Xegu (1975) azpeitiar presoa ez Espainiaratzeko agindua eman zuen atzo (asteazkena) Versallesko (Frantzia) Apelazio Auzitegiak.

Segurolaren kontrako euroagindua emana zuen Espainako Auzitegi Nazionalak. 2009ko urtarrilean Zegaman (Gipuzkoa) zulo bat aurkitu zuten eta Espainiako Auzitegiak gertaera horrekin lotu zuen hura, Espainiaratzeko eskatuz.

Segurola 2005eko martxoaren 23an atxilotu zuten Lannemezanen (Frantzia), ustez ETAko kidea zelakoan. Epaiketaren zain, Osnyko (Frantzia) espetxe prebentiboan dago, 880 kilometrora.

Atxilotu zutenetik ondorengo espetxeetan egon da: La Sante (2005/03/26), Villefranche-Sur-SaƓne (2005/04/01), Lille-Sequedin (2005/09/16), Bois D`Arcy (2005/10/20), Douai (2006/03/03) eta Osny (2006/05/31).

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra) Puerto Santa Maria I (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 1.070 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora
- Jabi Agirre. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduaren hasieran Espainiaratu egin zuten. Soto del Realean (Espainia) dago preso, 420 kilometrora.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Inaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu