Urolako trena berriro? "Ez dago dirurik"

Enekoitz Esnaola | Gizartea
2009ko mai. 27a, 15:05

Eusko Jaurlaritzak dio udalekin adostasunik eta proiekturik ere ez duela; AHTa du lehentasun

Gipuzkoako Foru Aldundiaren duela hiru urteko planak trena berreskuratzea jasotzen zuen

Urolako trenaren irudi bat.  Argazki originala

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak jakinarazi du ez daukatela Urolako trena berriro martxan jartzeko baliabiderik: "Ez dago dirurik". Ezta akordiorik ere: "Udal batzuekin desadostasunak izan dira". Gainera, trenari buruz proiekturik ez dagoela esan du, "ideia" baizik. "Lehentasunak jarri behar ditugu eta aurreikuspen ekonomikoak ikusi".

Eta zein da tren (garraio) arloan Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna? Abiadura handiko trena (AHT). Lehentasun duenez, horrako badago dirua, kopurua lau haizetara zabaltzen ez badu ere. AHT Gelditu! Elkarlanak emandako datuak dira honakoak: tren azkar horrek Euskal Herrian 10.000 milioi euroko kostua izango du; horietatik Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 6.000 milioi eurokoa.

Duela hiru urteko martxoan Gipuzkoako Foru Aldundiak Urola Kosta eskualdeari dagokion Lurraldearen Zatiko Plana onartu zuen. Hots, eskualdea garatzeko balioko duten ardatz nagusiak. Hor daude Azpeitiari buruzko asmoak. Adibidez: Urolako trena.

Tren zahar haren antzinako “bidea osorik berreskuratzea” espero duela zioen Aldundiak. Eusko Trenen plan estrategikoak, dena den, trenbidea Zumaiatik Azpeitira egitea jasotzen du.

Jaurlaritzak kendu zuen Urolako trena. Behin betiko erabakia 1988ko otsailean hartu bazuen ere, trenak azkeneko bidaia 1986ko uztailaren 14an egin zuen. Gehiagorik ez da izan. Eskualdeko herrietako alkateak eta biztanle ugarik manifestazioak-eta egin zituzten, erabakiaren aurka baitziren.

1926ko otsailaren 22an inauguratu zuten Urolako trena, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta kudeatuta. Zumarraga-Zumaia arteko bidea egiten zuen, 36,613 kilometrokoa. 20 zubi, 29 tunel eta 17 geltoki zituen.

(Eranskina. Arriolak, bide batez, ETAk AHTa ez duela geratuko adierazi du eta, erakunde armatuaren mehatxuak hor egon arren, trena egiten dabiltzanak “ilusionatuta” ari direla lanean, “baliteke-eta Euskadin inoiz egingo den obrarik garrantzitsuena izatea”. Joan den abenduaren 3an Inazio Uria azpeitiar enpresaburua hil zuen ETAk, Loiolan, eta haren lantokiari AHTa egitea leporatu zion, besteak beste).

Bidali:  

Erantzunak

Oihenart | 2009-05-27 : 19:05

Oraindik orain, ez diot erabilgarritasunik aurkitzen AHT delako makroproiektu horri. Estresak jota bizi garen gizarte honetan, gero eta denbora laburragoan leku urrunenean egon nahi dugun honetan, ez dugu hartzen minutu bat bera ere pentsatzeko. Inork ezin uka dezake Gizpuzkua eta Bizkaia direla Estatu mailan urterik txarrenetan (zentzu guztietan) gora gehien zutenak, gaur egun baino mila aldiz egoera txarragoan, AHT-rik gabe. Gaur egun, Fagorrek garbigailu bat bera ere saltzen ez duen honetan txistea dirudi trenaren aitzakia jartzea konpetitibitatea hobetzeko, gure lur historikoak goitik behera txikitzen utzi behar al dugu? Zertarako? Zergaitik ez ditugu mendi guztiak txikitzen eta dena lautada bat bezela uzten, gure komodidadearen hobe beharrez? Guk gure tren sarea behar dugu, herri guztiak lotuko dituena, ez hiru hiriburutatik pasatzen den eta hurrengo geltokia Luxemburg-en duen bat. Beste faktore kezkagarrietako bat, nere iduriko, inmigrazioarena da. Ordu gutxitan hemen izango ditugu nahi ez ditugun guzti horiek. Tren hori egiten bada, akabo lasaitasuna. Kutxileroak eta bortxatzaileak ugaritu egingo dira (Donostin AHT-rik ez da behar hori sumatzeko). "Nere alaba bortxau diabe" bezalako esaldiak gehiago entzungo dira. Ahaztu gauean lasai ibiltzearen kontuak. Globalizazio madarikatu hori posible egiten ari zareten guztiak, madarikatuak zuek.

santue | 2009-05-27 : 21:05

Hi ohienart enatxeok ire azken iritziyekin ados. Etortzeituken danak eztituk ik esateken bezelako gauzak iten ibiltzen.
Irekin ados natxeok etzoatela praktikotasun haundiyegi ikusten. Estatu mailan beitutare ez geyeki, z tren hori eztet uste bate merkie izengokenik. Gañea esatebe ekologikue dala ta eztakit zer...z bea bakarrik ibiltze aldaba??horrek gastakoun elektrizidadie produzitzen ikeragarri gastaka
Ta azpeiti ta inguruko herriyen aldetik bai eztakela praktikotasunik. Guk berdeuna urolako trena berrezartzie da!

Aurrezaurre | 2009-05-28 : 10:05

Oihenart Zuberotarra, 1667yen hil tzan haure, izen horren jabe izen beher luken bakarra, ez huan, zorionez, hi bezaiñ atzerakoye ta razistie. Sartu ai Azketako elurzuluen eta eon ai bertan, bakar-bakarrik. Han etzak rh-ik kutsauko.

joxemai | 2009-05-28 : 10:05

Oihenart, azkenengo esaldi hoiek sobran zaudek. Hire azkenengo hitzetatik atzematen diat hobe izengo genula bunker bat eraikitzie euskal herriyen protegiuta eoteko AHTren ordez. Earki hai haiz !

gaztie | 2009-05-28 : 13:05

Joder Oihenart!! Luzitu egin haiz!! Inmigrazioa = nahi ez ditugun guzti horiek. Puagh!!! Ez dago ba arrazoirik makroproiektu honi uko egiteko honelako tontakerietan erori gabe.

Oihenart | 2009-05-28 : 18:05

Uste dut benetan pentsatzen dudana ez nuela atzoko idatzian txertatu. Ni ez naiz inondik inora ere arrazista. Arrazistek ez daukate lekurik mundu honetan. "Nahi ez ditugun guzti horiek" ez dira inmigranteak, ez horixe, nahi ez ditugun guzti horiek labanarekin ibiltzen direnak dira, emakumeak bortxatzen dituztenak eta abar...Ez naiz inmigrante guztiak kriminalidadearekin lotzeko bezain inozoa. Agian hori esatea falta zitzaidan. Harriturik gelditu bait naiz zuen erantzunekin. Eta nik ez, AHT gelditu! plataformak bere web gunean duen txostenean, tren hori gelditzeko arrazoietako bat inmigrazioa dela esaten du. Inmigrante guztiak ez bait dira gure kulturara moldatzen eta horrek gure kulturaren galera ekarriko lukeelako epe luzera. Inmigranteei integratzen lagundu behar zaiela pentsatzen dutenetarikoa naiz, duda izpirik gera ez dadin. Azkoitian 1500 pertsonako fabrika bat egin nahi zuen azkoitiko alkateak, azkenean krisiaren aitzakiarekin atzera bota dira, eskerrak! Azkoitiko jendeak zergaitik uste duzue ez zutela 1500 emplegu sortuko zituen fabrikarik nahi?

Aurrezaurre | 2009-05-28 : 19:05

Oiñ oindik eta garbiyo geldiu dek arrazistie haizela.

gaztie | 2009-05-28 : 20:05

Konpontzen hasi eta gehiago izorratu. Ez dakit AHT Gelditu!k zer dioen inmigrazioari buruz baina ez zait iruditzen horren inozoak direnik. AHTak Euskal Herrira burgesen joan etorriak ekarriko ditu, egazkin baten pare alemaniatik hona etorri ahal izateko aukera, negozioak (bai politiko nahiz ekonomikoak), turismoa... AHTa pasatzen diren herrialdeak makrohiri bilakatzera iritsi daitezke, beti bezala, kanpo geratzen diren herrialdeen desagertzeraino. Proiektu hau gizartearen "garapenerako" erreminta bat besterik ez da, kapitalismoak dakarren etorkizun beltzerako pauso garrantzitsua. Gizarte eredu bat dago AHTaren atzean, eta ez hain zuzen zuk aipatzen duzun hori. Bestalde, 1500 lanposturi uko egitea inmigrazioaren beldurrez.... zer nahi duzu nik esatea, arrazista ez dakit baina xenofoboa puxka handi bat bai!!! Betiko kaka, gizartean aukera gutxien dituztenei bizkarra geure "pribilejio" eta "ongizate" ustela arriskuan ez jartzeko. Ezin da harriak bota ez direlako gure kulturara moldatzen eta "integratzen lagundu behar zaie" batekin amaitu. Arrazista handienak berau ez direla errepikatzen dutenak dira, eta zure kasuan....

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu