1-0 galdu du Lagun Onakek joanekoan

Uztarria.eus 2009ko mai. 24a, 10:05

Atzoko partidan, 6.000 pertsona inguru elkartu ziren Malecon futbol zelaian

Datorren larunbatean Garmendipen jokatuko dute etorrikoa, 18:00etan hasiko da partida

Azkeneko albistea (hilak 26, 12:27): Lagun Onakek ostegunean jarriko ditu larunbateko partidarako sarrerak saltzen

.1 eta 0 galdu zuen atzo, larunbata, Lagun Onaken gizonezkoen talde nagusiak Espainiako Bigarren B Mailara igotzeko fasearen joaneko partida. Bigarren zatiko lehenengo minutuan sartu zuten Gimnastica Torrelavegakoek partidako gol bakarra eta horrek lanak zaildu egin zizkien Azpeitiko taldeko futbolariei.

6.000 ikusle inguru

Lagun Onakeko jokalariek uztarria.com-i jakinarazi diotenez, ia 6.000 ikusle inguru izan zen atzo Malecon estadioan Torrelavega eta Lagun Onaken arteko norgehiagoka ikusten. Azpeititik jende ugari joan zen Kantabriako hiri honetara herriko taldea animatzera. Lagun Onak Futbol Klubak autobusa antolatu zuen Torrelavegara joateko.

Datorren larunbatean partida erabakigarria

Datorren larunbatean (maiatzak 30) jokatuko dute Lagun Onakek eta Gimnastica Torrelavegak etorriko partida. Larunbatean, 18:00etan hasiko da partida erabakigarria.

Lagun Onakek 1 eta 0eko emaitza gainditu beharko du, baina ez da larunbatekoa herriko taldearentzako azkeneko aukera izango. Igoera fasera lehenengo postuan sailkatzeagatik beste kanporaketa batzuk jokatzeko aukera izango baitute aurrera egiteko, orain kanporatuta geratuz gero; eta, beraz, igotzeko aukera guztiak ez ditu galduko orain.

El Diario Vasco-k Aitor Zulaika Lagun Onakeko entrenatzaileari egindako elkarrizketa hemen

Azkeneko albistea (hilak 26, 12:27): Lagun Onakek ostegunean jarriko ditu larunbateko partidarako sarrerak saltzen, ondorengo ordutegian:

Osteguna eta ostirala: 18:30etik 20:30era.

Larunbata:

  • Goizean: 10:00etatik 13:00etara.
  • Arratsaldean: 16:30etik aurrera.