Grebarekin bat egin dute langile gehienek, batik bat Urola bailaran

Urola Kostako Hitza | Gizartea
2009ko mai. 22a, 09:05

Langileak kalera atera dira egoera ekonomikoa salatzeko eta, oro har, jarraipen handia izan du grebak eskualdeko herrietan

Azpeitian %90-95ekoa izan da jarraipena, ELAren esanetan

1. Azpeitian manifestazioa egin zuten atzo (osteguna) . 2. Erdi kalea atzo arratsaldean. 3. Poliuretanoz estali zituzten dirua ateratzako makinak.  Argazki originala

Krisi ekonomikoaren erantzuleak salatzeko eta langileen eskubideak aldarrikatzeko ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek atzorako greba orokorra deitu zuten eta, oro har, eskualdeko herritarrek bat egin zuten deialdiarekin.

Goiz-gozetik langileen aldarrikapenekin esnatu ziren asko eta asko, grebaren aldeko auto ilarak zeharkatu baitzituen hainbat herri. Hasiera batean zenbait saltoki eta kafetegi ireki bazituzten ere, itxi egin zituzten eguna pasa ahala eta oso bakanak izan ziren azkenean irekita jarraitu zutenak.

Sindikatuak gustura

Eskualdeko ELAko arduradun Zigor Gazpiok azaldu zuenez, eurak "oso gustura" daude lortu duten emaitzarekin. "Urola Kostan arrakasta izan du grebak. Azpeitia eta Azkoitia aldean enpresen %90-95ak greba egin dute. Kosta aldean, berriz, Zumaian GKN izan ezik gainontzeko enpresa gehienak itxita izan dira: Guaskor %100 itxi dute eta Xei, berriz, %75-80". Bestalde, Zarautzen bi enpresa handi nabarmendu direla zioen Gazpiok. "Lehenengoan, Bonbas Itur enpresan, tailerreko langileek greba egin dute baina bulegoetan lan egiten dutenak lanera joan dira. Trekun, berriz, 14 langilek egin dute greba eta gainontzekoak lanera joan dira".

Egunean zehar antolatutako ekimenek ere arrakasta izan zutela nabarmendu zuen Gazpiok. "Goizean 200 lagun inguruko taldea ibili gara kalean manifestazioan Zarautzen. Gainera, Maxi Eroski eizan zik, gainontzeko saltokiak eta tabernak itxi egin dituzte. Oro har argi ikusi da herritarrek bat egin dutela grebarekin. Gainera, eskualdetik jende ugari joan da Donostiako manifestaziora".

LABko Urola Kostako idazkari Aitzol Aristorenak grebaren balorazioa "ezinbestean positiboa" dela esan du. "Eskualdea greba eskatzen ari zen eta eremu pribatuan zein publikoan oso jarraipen ona" izan duela nabarmendu du, "are gehiago greba deialdia egin zenetik bai Gobernuaren eta administrazioaren aldetik, bai CCOO eta UGT sindikatuen aldetik jasan dugun boikot jarrera kontuan izanda".

Aristorenaren iritziz greba hau "inbertsio handia izan da langileen aldetik, patronalei eta administrazioari planto egiteko". Izan ere, administrazioek krisia nola kudeatu duten salatu du, "abantaila guztiak enpresarientzat baitira". Bere ustez, "krisian dagoena sistema kapitalista neoliberala bera da, eta eztabaida sozial eta ekonomikoak aberastasunen banaketan" zentratu beharko luke. "Greba hau eztabaida horretako aldarrikapenak nabarmentzeko mugarria da".

Hainbat bide

Grebak jarraipen zabala izan du, bai, eskualdean. Izan ere, gaur egun langile ugari egoera larria bizitzen ari da eta egoera horri aurre egiteko hainbat bide aukeratu ditu langile bakoitzak.

Urola Kostako Hitza-k jakin duenez, izan da Lana Erregulatzeko Txostena dela eta lan egin beharrik ez zuten arren, lantegian egun batez txostena ez aplikatzeko eskatu eta greba egitea erabaki zuen langilerik ere.

Bestalde, Getariako Indaux enpresan ere langileek greba egitea erabaki zuten eta Getarian azpimarragarria izan zen hori, bertako hainbat langileek jakinarazi zutenez, urte asko pasa baitira azken aldiz greba egin zutenetik.

Beste zenbait enpresetan, ordea, hainbat arrazoik bultzatuta lan egitea erabaki zuten langileek. Azpeitiko Azkue & Compañia enpresan, adibidez, Lana Erregulatzeko Txostenak 60 langileri baino gehiagori eragin die eta azken hilabeteetan hainbatek galdu dute lanpostua. Hala ere, langileek lantegia irekitzea eta grebarik ez egitea erabaki zuten bozketan. Antzeko zerbait gertatu da Zumaiako GKN enpresan ere; izan ere, lantegi honetan indar handia du CCOO sindikatuak.

Gorabeherak kalean

Bestalde, greba dela eta gorabeherak ere izan ziren eskualdeko zenbait tokitan. BHI Urola ikastetxeko zuzendari Juan Ignacio Larrañagak jakinarazi zuenez, Azkoitia-Azpeitia BHI-Urola ikastetxean, esaterako, piketeak sartu ziren goizean. Ikastetxeko langileek greba egitea erabaki zuten arren, 2. Batxilergoko ikasleak urteko azterketa orokorrak egiten ari dira aste honetan eta horretan ari ziren atzokoan ere. Larrañagaren esaneta, selektibitate azterketaren atarian dira ikasleak eta azterketa orokor horiek egitea «ezinbestekoa» da eurentzat. Ikasle taldea azterketa egiten ari zen bitartean ikastetxea irekita zela ikusi dute piketeek eta kanpoko ateetan kateak jarri dituzte eta eraikineko ateen zerrailetan txotxak sartu dituzte itsasgarri gogorrarekin, azalzuzendariak salatu duenez.

Bidali:  

Erantzunak

XEGEN | 2009-05-22 : 09:05

Garbi adierazi zuten atzo sindikatuek zein zen beraien eginbeharra: PIKETE BEZALA BAZTERRA IXTEN IBILI.
HAUEK BAI DIRELA SOLIDARIOAK ETA DEMOKRATAK.
EARKI ARI DIRA SINDIKATOAK ABERASTEN LANGILE XUMEEN DIRUAREKIN

arla | 2009-05-22 : 14:05

Hi xegen hemen aberasten hari dienak enpresario diruzale horiek dituk eta ez sindikatuak argi geratu dadilla

miren | 2009-05-22 : 14:05

Seguru, hire diruerekin beintzat, ez direla asko aberastuko. Gora langile borroka! Gora euskal herri sozialista langilea! Euren krisia euren kontura!!!

XEGEN | 2009-05-22 : 17:05

MIRENI: Zoritxarrez urte askotan izan dute nere dirua nik laguntza asko jaso gabe trukean
ARLA: nik ez dut esan enpresarioak aberastu ez direnik, baiño ez ukatu sindikatuak zenen kontura bizi diren

arla | 2009-05-22 : 18:05

xegen sindikatuaren egin beharra da langileen defentsan lan egitea eta patronalari aurre egiteko modu bakarra dago,langileria batu eta empresariei aurre egin hor sartzen da sindikatuaren lana eta zuk uste baduzu sindikatuak aberasten hari direla... nik ez dut uste ni gehiago kexatzen nahiz elizarekin horiek bai gure kontura bizi direla.

egiak | 2009-05-22 : 20:05

Mehatxuak medio jende asko nahiz eta grearekin bat es egin greba egin dute.
Besalde, kajeroak pukatzea zertan launtzen dion langileei jakin nahi nuke?
Miren, " euren krisia","sozialismo langilea"... benetan, leloa aparte, badakizu zertaz ar zaren hitegiten? Euren krisia.... zeina? Espainarena? Europarena? Estatu batuena? Krisi globala? Zer ba, eukal herria diferente eta aislatua al da ba?
Sozialismo langilea, enpresario diruzaleak... oso argumentu zaharrak dira hoiek, enpresarioak dirua irabazteko beraien dirua jartzen dute jokoan, agian e dira santuak baina ekonomiaren motorea enpresarioak dira, bai epresa haundiak bai taller, denda edo taberna txikiak
Topikoak aparte utzi behar dira eta krisiaren aurrean lana eta soluzioak bilatu ez grea POLITIKO bat egin.... langile askok gaur ln egin nahi zuten eta politikosindikatopiketeroak gaurko soldata kendu diete...dios, hauek bai soluziak!!!

arla | 2009-05-22 : 21:05

Hi egiak,egiak esan behar badituk denak esan ehhhhh!!!
langileok mehatxuak egunero edukitzen dizkiagu gure nagusi boteretsuen aldetik,nire ustez jendeak bere burua salbu ikusten duenian besteena bost axola egiten dik,kajeroak puzkatzearena gaizki zeok baino etzainak eman zian egurra ere kontutan eduki egi egiak dituk horiek ere eta greba politikoarena ba ni langilea nauk eta atzo greba egin nian enpresario diruzale eta gu monigote zahar batzuk bezala ez erabiltzeko, langile askok atzo lan egin nahi ziabela,beste batzuk hor zaudek egunero kalean lanik gabe eta bere familia aurrera nola atera ez dakitela.

erdikalekue | 2009-05-23 : 18:05

egiakekin bat natxiok ni. arrazoi osue zaukek zan diken danien!
gero ez monigote bezela erabiltzie nai diaula empresayuek guri, letu diat, iritzi batien... ta greba hau einda ze ustezue empresayo geyenai faborie itie izen dek eta!! lanik etzeok ta egun bat ez kobrauta bere langiyiek beaientzat la ostia dek... putamadre etorri zeoek ez pagatzie azkenien faore bat indiozue empresayuei!! "paripe" bat izen dek azken fiñien langiyien alde etzakiat zeozer lortu deken eo ez bñ empresayuk zeoze aorrau diabela klaru! ta manifie langiyien oneako uan ez?? oo'????

atsaldez | 2009-05-24 : 13:05

erdikalekue hik ze etxetik itek lana? bai ala? ezalaiz konturatzen taller baten goiz bateko paradie nahikue dala astebete o biko lan ta programaziyue aldatzeko... ze ustek horrek eztaukela kostuik? hi baño hik segi astuek begiyek tapaute bezela. manifie langillin aldekue uan, ta hor langilliek bean iritziye ta desakuerdue emantzixkiaben... zer du horrek txarra? ta etzak esan hori komunikauekin iteik badaonik, iñok etziok eta kaso putaik iten ez empresaiyo ez langille ta ez instituziyo!!

erdikalekue | 2009-05-24 : 16:05

atsaldez ze eoteaiz zai neuk zeoze jarri ta iritziyei zeoze biyatzeko?? ze eoteaiz zai noiz idatziko?? heu alaiz etxin lan eiteikena??? nik lan fisikue zaukeat ez exeita eotekue ordenaore aurrien... ta nik ezan diatena dek empresak oin gutxi zaukebek iteko ta egun bat galtzeatik berdin zeoek ze alare lana plasu barrutan bukaukoibe ze asko ta asko talerrien aspertzen eoteituk etziokelako ezer eiteko lana bukaudebenin..!! ta onek nere ustes galerak bñ geio aorrau indebela ezango nuke enpresayuek!!

atsaldez | 2009-05-24 : 17:05

bai, beste ze iñik etzaukeat!! erdikalekue adarra jo besteik ez, faorez!! hi gaur sartu nauk, atzena eoan ta oxe hi idatzi indiat... etzak hartu pertsonaltzat, egiye dek iwal hire ideak eztitutela kompartitzen baño etzaukeat inungo reparoik hirekin... iwal elkarri idazte zoau, pentsatzeko eran estremo batetik bestea guzelako, hi baño batzutan estremuk ikutzeituk, ta iruitze zatenin ados naola hirekin esateko etzaukeat problemaik.
enpresak bazekiat nike gutxi daukebela, baño enpresak eztituk baratzak bezela... enpresak ordenaute ta planifikaute eoteituk ta planifikaziyo hortatik ertetziek kostu ekartze zizkok... bai nahiz ta krisiyen eon bai. hire lanana pixket ironiku uan motell... etxin lana oso jende gutxik iteik oandik, tamalez... Nik lana nun iteten? keba keba, oandik urte asko zazkeat laneako, ez eskerrikasko. Estudiante bat besteik enauk, baño taller pare bat aproautekue...

atsaldez | 2009-05-24 : 17:05

baratzak esan nahi nian, ba hi etxe ondokue bezela... gaur ezpaituk tomatik jasotzen beste 3-4 egun dauzkek jasotzeko, ta eztek hainbeste aldatzen... Hori bai, ya eztiat dudan jartzen baserritik bizi dinan planifikaziyue, benetan. Hoiyek ya nik uste benetako planifikaziyu eman berkoiabela, enpresa askotan baño geiyo.
hau idatziat iñok eztaiyen gaxki pentsau, eztiat ondo azaldu aurreko puntuenta.

erdikalekue | 2009-05-24 : 22:05

empresa askorei etzeoek asko importa greba ein izetiek ze gero langiyiei ostirelien jai eman zeoek "zubiye" indiabe greba ta gero ta ainbat kasu zazkiat horrekin dana ezateyat... dana planifikasiyue moitu ite bazeoek hurrungo egunin presie sartuko ziaben o haurreko egunetan lana tope eongo uan...bñ hurrungo egune jai ematie????? "blanco y en botella" ikuztek lanik etzeokela ta ondo etorri zeoekela emprasayo askorei soldataik ez pagatzie...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu