Loiolako liburutegia asteburuetan zabalik da

Urola Kostako Hitza 2009ko mai. 14a, 11:05

Maiatzaren 16tik ekainaren bukaera arte egongo da zabalik

Larunbatetan eta igandetan astegunetako ordutegia izango du

Loiolako liburutegia azterketa garaian asteburuetan zabaldu egingo dute ikasleentzat. Larunbat honetatik bertatik eta ekaina bukaerara arte larunbatetan eta igandetan zabaldu egingo dute, astegunetako ordutegi berdinarekin: goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:30etik 19:00etara.

Azpeitiko Udalak adierazi duenez, unibertsitatetako ikasle askok aspalditik eskatzen zuen zerbitzua da, "azterketa garaian asteburuetan ikasteko tokirik ez dutela eta". Eskari horri erantzuna emateko, urtarrilean Julian Eizmendi alkatea Loiolako erretoretzarekin bildu zen, eta Loiolako liburutegia asteburuetan ere zabaltzeko hitzarmena egin zuten.

Neguko azterketa garaian ireki zuten liburutegia aurreneko aldiz asteburuetan eta orduan zerbitzuak harrena ona eduki zuela ikusita, orain ere berriro zerbitzua ematea erabaki dute Udalak eta Loiolako erretoretzak.