Txupinazoarekin hasiko dira ostiralean Aratzerrekako San Isidro jaiak

Uztarria.eus 2009ko mai. 12a, 19:05

Ostiralean botako dute txupinazoa, 10:00etan

Larunbata Gazteen Eguna izango da

Aratzerrekan dena prest dute festei hasiera emateko. Ostiralean, maiatzaren 15ean, hasiko dituzte San Isidro jaiak. Ostiral goizetik larunbata goiz aldera arte, ekitaldiz betetako bi egun izango dituzte.

Ostiralean 10:00etan botako dute txupinazoa. Ondoren, festaz gozatzeko aukera izango da. Ostiralean bertan, eguerdiko meza nagusiaren ondoren, Ilunpe elkarteko pilotariek elkarren arteko partidak jokatuko dituzte.

Larunbata Gazteen Eguna izango da. Goizean kirola egiteko parada izango dute mendizaleek: Izazpi-Paotxeta-Samiño mendi ibilaldia antolatu dute. 16:30ean, berriz, herri kirolen txanda izango da. Gauean auzoko gazte "eta ez hain gazteek" afaria egingo dute.

San Isidro jaiak: Egitaraua

Ostirala, maiatzak 15

10:00etan Txupinazoa, festei hasiera alaia emateko

12:00etan Meza nagusia, eta handik irtendakoan biterreoa.

Ondoren frontoian Ilunpe elkarteko lau pilotarien arteko partida.

14:00etan Inguratzen den jendearentzat bazkaria.

20:30ean Mami-jana.

Arratsaldean zehar eta afalondoan Xabier Etxaniz eta Iñigo Galdos soinujoleen emanaldia.

Larunbata, maiatzak 16 (Gazteen Eguna)

08:00etan Etxaferoak

09:00etan Mendi buelta: Izazpi-Paotxeta-Samiño.

Mendi buelta ondoren salda eta haragi egosia izango dituzte.

16:30ean Herri kirolak: bi lokalen arteko apustua. Taldeka lan ezberdinetan arituko dira.

19:30ean Triki-poteoa.

20:30ean Auzoko gazte-afaria. Afaria alaitzen Izer eta Alabier soinujoleak izango dira.

01:00etan Lehiaketa 'xelebrea': 3 arrautza egosi nork azkarrago jan.

04:00etan Baratzuri-zopa jana.