Gazumeko zentral eolikoaren aurkako martxa antolatu dute iganderako

Uztarria.eus 2009ko mai. 12a, 20:05

Maiatzaren 18a alegazioak aurkezteko azken eguna izanik, elkarretaratzea egingo dute igandean (maiatzak 17) Zelatunen, 12:00etan

Lagun Onak Mendi Bazkunak ibilaldia antolatu du Azpeititik Gazumera

Gazume salba dezagun! leloarekin, zentral eolikoaren aurkako martxa eta kontzentrazioa deitu dituzte iganderako (maiatzak 17), Zelatunen. Zentral eolikoaren aurkako alegazioak aurkezteko azken eguna maiatzaren 18a izango da.

Gazumeko proiektuaren kontra elkartu diren hainbat taldek egin dute deialdia, tartean Lagun Onak Mendi Bazkunak. Mendizale azpeitiarrek ibilaldia ere antolatu dute. Alde batetik, Azpeititik Gazumera oinez joan nahi dutenentzat goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua, plazan. Bestetik, autobusa ere jarriko dute, 09:00etan, Errezilera; Errezildik 10:00etan abiatuko da Zelatunen bukatuko den martxa. Han, 12:00etan, kontzentrazioa egingo dute parke eolikoaren aurkakoek; hitzaldia ere egongo da eta, ondoren, Gazume aldera igoko dira.