Moto handien bilkura antolatu dute Sanjuandegi auzoan, bihar

Urola Kostako Hitza 2009ko mai. 8a, 18:05

Sanjuandegin lanean ari den taldeak eta Rocha’s tabernak elkarlanean antolatu dute

Zilindrada handiko motoak eta moto zaharrak izango dira ikusgai, 10:00etatik aurrera

"Sanjuandegi auzoarentzat eskaintza berri bat egiteko asmoz" lanean ari den lan taldeak zilindrada handiko motoen bilkura antolatu du biharko (larunbata), Rocha’s tabernarekin auzolanean. Bilkura, bihar goizeko 10:00etatik aurrera izango da. Han, zilindrada handiko motoez gain, moto zaharrak ere ikusgai izango dira.

Antolatzailea den lan taldeak "jende guztia eta bereziki auzokideak animatu nahi ditu" ekitaldian parte hartzera. Aurrera begira ere beste ekitaldi batzuk antolatzeko asmoa dute eta jendea antolakuntzan parte hartzera gonbidatu dute.