Prestaketa hitzaldiak antolatu dituzte Gaixoaren egunaren inguruan

Uztarria.eus 2009ko api. 29a, 11:04

Azpeitiko Parrokian izango dira, maiatzaren 4an, 11an eta 16an

Eukaristia sinistu, ospatu eta bizi izango da lehen hitzaldia gaia

Maiatzaren 17an Gaixoaren eguna izango da eta horren harira osasun pastoraltza antolatu du Azpeitiko elizak. Maiatzean hiru prestaketa hitzaldi antolatu dituzte guztira: datorren astelehenean, maiatzak 4, Eukaristia sinistu, ospatu eta bizi izeneko hitzaldia emango du Kepa Susperregi apaizak. Maiatzaren 11an, Roberto Garciak Eskizofrenia: beldurrik ez! eskainiko du eta maiatzaren 16ko saioko gaia Gaixoen Oliadura: Elkarteko Elizkizuna izango da.

Hitzaldi guztiak Parrokiko areto txikian izango dira, hasierako biak 16:00etan eta azkena, berriz, 17:00etan.