Maiatzaren 4an hasiko da Gazte Astea

Uztarria.eus 2009ko api. 28a, 13:04

Datorren astelehenean botako dute txupinazoa, goizeko hamaiketan

Kontzertuak, hitzaldiak eta bertso saioa antolatu dituzte, besteak beste

Datorren astelehenean hasiko da 2009ko Gazte Astea. Astelehenetik eta maiatzaren 10a bitartean hainbat ekitaldi antolatu ditu Azpeitiko Gazte Asanbladak. Aldarrikapenak, kontzertuak, hitzaldiak eta bertso saioa izango dira, besteak beste.

Herriko gazteek izango dute zer eginik. Astelehenean botako dute asteari hasiera emango dion txupinazoa, goizeko hamaiketan. Arratsaldean, bizikleta eta kotxe karabana antolatu dute. Aurten bi hitzaldi antolatu dituzte; asteartekoa AHTaren ingurukoa izango da eta ostegunekoa, berriz, etxebizitzaren ingurukoa. Musikak ere bere tokia izango du: asteazkenean Andoni Egañak eta Amets Arzallusek bertso saioa eskainiko dute Gaztetxean eta larunbaterako, berriz, Sexplotion eta Urban Shout taldeen kontzertuak antolatu dituzte.

Aurten futbito txapelketa Gazte Astetik aparte antolatu du Azpeitiko Gazte Asanbladak, "bestela, Gazte Astean futbitoak nagusitasuna hartzen zuen". Futbito Txapelketa ekainaren hasieran bukatuko da.

Gazte Astea 2009: egitaraua

Maiatzak 4, astelehena

11:00etan Txupinazoa Karasusanen

18:30ean Bizikleta eta kotxe karabana plazatik abiatuta

Maiatzak 5, asteartea

18:30ean Hitzaldia Gaztetxean AHTaren inguruan, Elkarlaneko Mikel Alvarezen eskutik

Ondoren afari tertulia

Maiatzak 6, asteazkena

20:00etan Pintxo jana

21:30ean Bertso saioa Gaztetxean, Andoni Egaña eta Amets Arzallusekin

Maiatzak 7, osteguna

18:30ean Hitzaldia Gaztetxean etxebizitzaren inguruan, Elkartzeneko Aitor Saezen eskutik

Ondoren afari tertulia

Maiatzak 8, ostirala

18:30ean Triki-poteoa, Perez Arregi plazatxotik abiatuta

20:00etan Parrillada plazan

22:00etan Parodia udaletxe azpian

Maiatzak 9, larunbata

11:30ean Altxorraren bila, Olazko Amaren plazan hasita

14:30ean Bazkaria Gaztetxean

17:30ean Burrunbada

20:00etan Barra libre eta pintxoak Gaztetxean.

Ondoren Kontzertuak:

  • Sexplotion (Zumaia)
  • Urban Shout (Azkoitia)

Maiatzak 10, igandea

18:30ean El Pisito filma Gaztetxean, Zine Klubarekin elkarlanean.