Lau proiekturen artean banatuko dute aurtengo Joxe Takolo Beka

Urola Kostako Hitza | Kirolak
2009ko api. 23a, 12:04

Beka banatzeko ekitaldia larunbatean da, 12:00etan, Azpeitiko udaletxean

Guztira 4.200 euro banatuko dituzte

Aurtengo Joxe Takolo Beka lau proiekturen artean banatzea erabaki du Azpeitiko Udal Kirol Batzordeak, Bekaren batzorde teknikoaren proposamena jarraituz. Beraz, 4.200 euroak lauren artean banatuko dituzte. Lau proiektu aurkeztu dira eta denak lagunduko dituzte. Honako hauek dira aurkeztutakoak: Eiger Northwand aske, Peru-Huayhuash espedizioa 2009, Piolet kapitaina espedizioa Shisha Pangmara eta Azkoitiarrak Fitz Roy-n. Beka banatzeko ekitaldia larunbatean da, 12:00etan, Azpeitiko udaletxean.

Joxe Takolo beka 2001ean sortu zuten, Azpeitiko mendizale ezaguna gogoan, eta sorreratik goi mendizaletasuna bultzatzea du helburua. Beka Azpeitiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Mendizale Federazioak finantzatzen dute. Aurten, bekarako eskaera martxoan egin behar zen eta lau proiektu aurkeztu dira. Bekako batzordeak laguntza lauren artean banatzea erabaki du. Honako hauek izan dira lagunduko diren proiektuak:

  • Eiger Northwand aske: Gorka Karapeto eta Ekaitz Maiz.
  • Peru-Huayhuash espedizioa 2009: Kepa Escribano, Mikel Bonilla eta Aitor Abendaño.
  • Piolet kapitaina espedizioa Shisha Pangmara : Aitor Alvarez de Arcaya, Oscar Hierro, Jesus A. Garcia eta Gorka Sagasti.
  • Azkoitiarrak Fitz Roy-n: Jon Segurola eta Iñigo Andola.

Joxe Takolo beka jaso dutenak, urtez urte

2001. Pumori. Jon Odriozola, Xabier Osinalde, Beñat Arrue, Benantxio Irureta, Iñaki Aiertza, Jexux Mari Errazu eta Xabier Ostolaza.

2002. Nanga Parbat 2002. Luis Kortabitarte, Jose Ramon Lopez de Ipiña, Iñaki Garai Barrena, Carlos Lopez, Jesus Maria Barrena eta Luis Maria Larrañaga.

2003. Elurretako leopardoa. Xabier Ormazabal.

2004. Bi proiekturen artean banatu zuten Joxe Takolo Beka: Trangoko dorreak, Kepa Escribano, Iñigo Mujika eta Arkaitz Iurrita (3.000 euro jaso zituzten bekaren bidez); eta, Ametsak mugimenduan noraino? 8c-ren kateraino, Leire Agirre (606 euro jaso zituen).

2005. Euskal Espedizioa Baintha Brakk. Txus Lizarraga, Eduardo Martinez, Juan Mari Iraola, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza.

2006. Hutsik gelditu zen, ez zuten bekarik eman.

2007. Mendi Bira 2007: escaladas de alta dificultad alrededor del mundo. Kepa Eskribano eta Fernando Ferreras.

2008. Marokon eskaladako bide bat ireki eta Joxe Takolo izena jartzeko proiektua. Leire Agirre eta David Cancedo. 1.680 euro eman zizkieten bekaren bidez.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu