Lurrun trenen 20 zirkulazio eskainiko dira Aste Santuan

Uztarria.eus 2009ko api. 8a, 13:04

Guztira 4 zirkulazio eskainiko dira egunero: 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan eta 18:00etan

Trenaren Euskal Museoak bere irekiera ordutegia aldatuko du apirilaren 14tik aurrera

Trenaren Euskal Museoak, lurrun trenen 20 zerbitzu eskainiko ditu Aste Santuan, Azpeitia eta Lasao artean. Apirilaren 9etik hilaren 13ra bitartean, egunero 4 tren zirkulazio eskainiko dira. 12:00etan, 13:00etan, 17:00etan eta 18:00etan irtengo dira trenak Azpeitiko geltokitik.

Bihar, Ostegun Santua, 12:00etan museotik abiatuko den lurrun trenaren zirkulazioak 2009ko denboraldi berriari hasiera emango dio. Aste Santuaren ondoren eta azaroaren 1a bitartean, 3 zirkulazio jarriko dira martxan astebukaera guztietan: larunbatean 2, 12:30ean eta 18:00etan, eta igande eta jai egunetan, berriz, 12:30eko zerbitzua mantenduko da.

Tren Museoa

Museoak ondorengo bost egunetan irekita ordutegia ere aldatu egingo du. Goizez 10:30etik 14:00etara egon da zabalik eta arratsaldez, berriz, 16:00etatik 19:30era. Apirilaren 14tik aurrera, asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era bisitatu ahalko da. Jaiegun ez diren larunbatetan, 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etik 19:30 egongo da museoa zabalik eta igande eta jaiegunetan, berriz, goizez irekiko dute, 10:30etik 14:00etara.