Loiolako Turismo Bulegoaren denboraldi berria zabaldu dute

Uztarria.eus 2009ko api. 3a, 11:04

Udazken amaiera arte egongo da bulegoa zabalik

Aste Santuan ordutegi zabalagoa izango du eta bulegoa egunean ordubete gehiagoz egongo da zabalik

Loiolako Turismo Bulegoaren denboraldi berria martxan dago joan den asteburutik. Hemendik aurrera eta datorren udazken amaiera arte izango da bulegoa irekita. Asteazkenetik larunbatera 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era izango da ordutegia; igandean berriz goizez bakarrik irekiko dute, 10:00etatik 14:00etara eta asteartetan, berriz, arratsaldez, 15:30etik 18:30era. Astelehenetan itxita egongo da.

Aste Santuan ordutegi zabalagoa izango du eta bulegoa egunean ordubete gehiagoz egongo da zabalik; ordu erdi lehenago zabalduko dute eta ordu erdi beranduago itxi.

Neguan bulegoa asteburutan bakarrik egon da zabalik, turista gutxi izaten direlako. Hala ere, martxoko zubian lau egunez egon zen zerbitzua martxan, eta egun horietan 300 bisitari baino gehiagori eskaini zitzaien informazio zerbitzua.