Lan Mobel ISBk EBA Ligako igoera fasea jokatuko du

Uztarria.eus | Kirolak
2009ko mar. 30a, 10:03

Larunbatean Ventanas Arsan Estela taldea gainditu zuten, 78-74

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak partidarako sarrerak doan ipini zituen eta kiroldegia zaletuz bete zen

Lan Mobel ISBk EBA Ligako igoera fasea jokatuko du. Larunbatean Ventanas Arsan Estelaren aurka partida irabazi zuen, 78-74, eta garaipen horri esker Ipar Fasea jokatzeko aukera izango dute Jon Txakartegiren mutilek.

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak partidarako sarrerak doan ipini zituen, jarraitzaileen animoak lortzeko helburuarekin, eta kiroldegia 500 lagun inguruk bete zuten, horien artean Kantabriatik etorritako batzuk.

Talde gogor bat gainditu behar izan zuten Lan Mobelekoek; hala ere, hasieratik markagailuan aurretik ipini ziren. Lehen zatiko bigarren laurdenean 26-31ko aldea lortu zuten kantabriarrek, baina alde horrek ez zuen askorik iraun. Laugarren laurdena 42-38ko markagailuarekin amaitu zen.

Atsedenaldia eta gero, Iraurgiko mutilek erakustaldia eskaini zuten eta lehenengo laurdenean 65-50eko aldea lortu zuten, geroz eta girotuago zegoen kiroldegian. Baina oraindik partida ez zegoen erabakita: bukatzeko 19 segundu falta zirenean, kantrabriarrek partida berdintzea lortu zuten, 74-74. Orduan bi jaurtiketa libre sartu zituzten etxeko mutilek, garaipena eta Ipar Faserako txartela lortuz.

Garaipenari esker, Lan Mobel ISBk sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, 42 punturekin; C.B Santurtzi taldea bigarrengo postuan dago eta 39 puntu ditu. Datorren jardunaldian, Grupo Inec Zamoraren aurka jokatuko dute azpeitiarrek.

Saskiratzaileak:

Lan Mobel ISB: Arcelus (10), Urbieta (3), Cavada(0), Alkorta (5), Eñaut (0), Insausti (7), Aritz Martinez (24), Jorge León (15), Lasa (0), San Epifanio (12) eta Gorka (2).

Ventanas Arsan Estela: Javier Muñoz (8), Jorge Diego (0), Diego Fernández (0), Álvaro Lombera (7), Miguel Blanco (10), Sergio Rodríguez (9), Aser Rodríguez (0), Asier de la Iglesia (7) eta Jacobo Odriozola (33).

Bidali:  

Erantzunak

santue | 2009-03-31 : 13:03

hau da hau denboraldiye iten aidana!hau lan onan ondoriyozkue da.inoke baldaki aurten iyo ezkeo ekonomikoki posible ote izengozan igoera??

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu