Pasaiako segadan hildakoak omendu nahi zituztenei oldartu egin zaie Ertzaintza

Urola Kostako Hitza, uztarria.com | Politika
2009ko mar. 28a, 14:03

Lagun bat erietxera eraman dute, ertzain batek borra kolpe batez bekaina ireki diolako

Beste bi lagun identifikatu egin dituzte

Hainbat herritar gaur, plaza inguruan, aurrean ertzainak zituztela.  Argazki originala

Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin ditu duela 25 urte Pasaian hil zituzten Komando Autonomo Antikapitalistetako kideen aldeko ekitaldiak, eta Ertzaintzak agindua bete egin du gaur (larunbata) ere Azpeitian (lehengo igandean Pasaian). Gaur oldartu egin zaie Azpeitiko plazan bildutakoei.

Lagun bat erietxera eraman behar izan dute, ertzain batek borra kolpe batez bekaina ireki diolako. Argazkiak ateratzen ari ziren bi lagun furgoneta barruan atxiki ditu Ertzaintzak; material grafiko guztia ezabatu eta bi lagunak identifikatu ostean, aske utzi dituzte.

Azkenean, normaltasun osoz, Pasaian hildakoen kide, lagun eta senideek Enparan dorretxearen atzean dagoen oroitarriraino joan ahal izan dute kalejiran eta omenaldia egin diete bertan.

Espainiako Poliziak tiroz hil zituen 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian Pedro Mari Isart Pelitxo eta Dionisio Aizpuru Kurro azpeitiarrak eta Rafael Delas Txapas eta Jose Mari Izura Pelu iruindarrak, eta kasuak argitzeke segitzen du epaitegietan.

Bidali:  

Erantzunak

azpeiti | 2009-03-28 : 17:03

Orain ere indarkeria erabili duten PNVren gizon armatuek. Indarkeria helburu politikoak lortzeko. Oroimena ere debekatu egiten digute. Poliziak 4 pertsona fusilatu zituen, epaiketarik egin gabe, eta inork ez du espetxea zapaldu ekintza horregatik. Hau da justizia daukaguna gure herrian. lotsagarria.

JON | 2009-03-28 : 18:03

Azpeiti:
ETAk ze epaiketa intzian Loiolan ta beste tokiyetan?
Eztiat hire idatzirik letu hori salatzen!!!

joxemiel | 2009-03-28 : 18:03

ta iñor akordatze alda hauek eta hauen "komanduek" hil zituzten errugabekuek eta sekuestrau zitustenak diru eskatzeko gero?? baldakizue zer defendatzen ari zeraten benetan??? tiroz hiltzea gaixki dao bñ beraieke berdiñetik bizi ziren eta... en fin!

bi | 2009-03-28 : 19:03

aurreko biyei!
Etzaitezte hasi ertzainen indarkeriye justifikatzen. Gaurkue benetan lotsagarriye eta patetikue izan da eta. Porrazoka herri erdiyen eta gazte bati 5 puntuko zulue buruen. Odoletan. Ta honen aurrien azpeitiko alkatiek ze? Zein die hartu ber ditun neurriyek? Bere herritarrak egurtu kalejira bat iteatik. 113 balazo jaso zitubenak oroitzeatik. PNV-ren aginduta daudenak herriei erasotzen. Ta PNV ze? Zertan ai da? Aurreko astien ere ikusi genun pasaien montau zebena. Zer zan hare? Garbi lagatzie nahi zion espainiko gobernuei beaiekin daudela ta dazkeben baliabide danak (helikoptero, itsasuntzi ta metralletak) erabiliko dituztela Euskal herriye zapaltzeko... Ea euskaldunok noiz haste gean ikusten hauek zeinei eskutik helduta dabiltzen azkenengo urte hauek danetan...

ezgeratuixilik | 2009-03-28 : 19:03

azpeiti, eta zuek 30 pertsona fusilatu zituzten hiltzaile hoiei omenaldiak egiten?? ez daukazue lotsarik!!
Eta "antikapitalista" izenakin ibiltzen ziren hiltzaile hauek, besteen artean bi azpeitiar langile fusilatu zituzten iñungo kontenplaziorik gabe.
Beraien izenak Iñazio Lasa eta Francisco Machio ziren.

JON | 2009-03-28 : 21:03

bi:
Ertzaiñen 4 porrazoatik hainbeste kejatze zeatenak ederki eotezeate ixilik ETAk norbait hiltzeunien.
Ta alde earra bazeok ezta?
Ta 4 pertsona hoiek,ez ahaztu hiltzaile talde batekuek zila.Horrek eztik justifikatzen han gertatu zena,baño ez azaldu hemen santu batzuk izengo zien bezela.

salvatierradeiraurgi | 2009-03-28 : 22:03

Benetan omenaldi horretara joan dan jendea barreguria ematen du, orain dela 25 urte KAAko kide hoien hilketa gertatu zenean ezker abertzaleak beste aldea begiratu zuten.
Orduan HBkoak ez zuten, ez pankartarik jarri, ez manifarik egin, ez grebarik antolatu, dirudienez ETAk horrela agindu omen zuen, AMEN.
Eta 25 urte geroago jo eta ke omenaldiak egiten dituzte KAAkoei, pufa!!
Noiz konturatuko dira borroka armatua izan dela gure herrian egin dan hanka sartze haundiena!
Mesedez omenaldi gutxiago egin hiltzaleei, ba dek ordua burua ipurdiko zulotik ateratzeko eta errealidadei aurre egiteko!

4 | 2009-03-29 : 12:03

"eta zuek 30 pertsona fusilatu zituzten hiltzaile hoiei omenaldiak egiten?? ez daukazue lotsarik!!" Olakuek letutakuen pentsatzen jarrita, KAAkuek tiroz hil zituzten poliziak eta hau agindu zutenak, hau da, hiltzaileak, orain ETAk hilko balitu, ez al litzateke omenaldirik egongo?? ta zuek(ezgeratuixilik,JON,salvatierradeiraurgi...) ixil-ixilik geratuko ziñateke, geyo esanda, enitxikik harrituko bertara jungo baldin baziñeteke atentaue "kondenatzea". A!!! eta omenaldi hori ere debekatu egingo al litzateke?? danok zakiau erantzune...

4 | 2009-03-29 : 12:03

ez ahaztu, ez barkatu

JON | 2009-03-29 : 19:03

4:
Zuek bate lotsarik gabe behin ta berriz hiltzaileak omentzen.Ta nei hori galeraztie ondo iruitze zitek.Iñork ez zakeau zeba aguantaberrik hiltzaile batzuen aldeo pankarta ta argazkirik.

4 | 2009-03-29 : 22:03

JON:
nik eztiat esan jute aizenik, esan diat ez nitxiala bate harrituko jun ezkeo ta ixil-ixilik geratze zeatela. Adibidez, zeoze esate al dezute iraken eo etzekiat ze bastarreta bestien kontutan muturre sartzea ta bertako herritarrak hiltzea jundako militar españolak hiltzetxiabenin omenaldiyek egiten zixkobek españiko banderie kajien gañien debela. zuen hitzek ibiliz: santuek balie bezela. kasu oyetan ixil-ixilik egoten zarete, ez?? nik behintzet eztiat beñe aitu iñoi esaten, omenaldiye debekau einberdek ze militar harek eta bere kidiek etzakiat zemat MILLE pertsona hil dixkiabe. Gaña, eztixkiabe omenaldiyek debekatzen, ez?? geyo esangoyat, presidentie ta politiko pillie juteituk babesa ematea.
Ordun gezurrik eztiatela esan uste diat.

JON | 2009-03-29 : 23:03

4:
Ezin dek konparatu ETAko bat eta soldadu espainol bat.
ETAkue bere gogoz sartzek borroka armatuen,ta soldaue beste batzuk bialtzeiabe borrokara.ETA ilegala dek ta armada gustoko izan ala ez legala dek.
Nahiz ta gaixki iruitu,azkenien soldauek internazionalki adostutako misio baten zaudek.
Penagarriye dek baño hala dek,nahiz ta bertan errugabe pilla bat hil.Ta soldaduek,ba ze nahi dek esatie,gehienak españiko nazionalitatie lortzeko etorri dien sudamerikarrak dituk,mataderoa bidalitako gizajo batzuk.Hauek omentzie numerito bat izetek,hauek bidaltzeitubenak dituk benetako errudunek.
Ni ez nauk ikusiko hiltzaile baten omenaldiyen,ez alde batekue ta ez bestekue,baño hi seguru egunen batien Uriaren hiltzailie harrapatzemaebe,hor ibiliko haizela Azpeitiyen bere aldeko kartelak jartzen heren familiyekin asko gogoratu gabe.

aritz | 2009-03-30 : 10:03

Bueno, bueno, bueno
Hauxe bai espero ez nuena!!!!!
Nazka nazka nazka einda nitxiok hemen zerbait gertatzen danien, bakoitzek gogue emateyona esan, ta gainea bean burue 'koherentetzat' lasai utziko dik gainea...
Batzuk bestiei tirue buruen, ta 'biolentziyekin inoa ez gitxik'. Ta ni de akuerdo 100%. Baino gero zipayuek ostiaka ez si ta ez no, ta ordun 'ah, eske asesinuek dituk hor omendutakuek'.
Zertan geratze gea,nai deuna nai deunin justifikau ta listo? Hiltzie gaizki ziok baino hiltzailie hiltzie ez?? Hori al da?? Eo makila desberdinek ibiltze dizkiau DANOK gauz bat eta bestie neurtzeko?
Mesedez, ez gaitezen izen 'pakezale PATETIKUEK', BALE? Ta zipaiuek etorri ta ostiaka hasten dieneien ez si ta ez no, ez dezaun justifikau, ETZAUKEK ETA JUSTIFIKAZIYOIK (beste gauz asko bezela)

Xebaxtian | 2009-03-30 : 13:03

Uztarriai galdera bat,
Honako esaldi honek foro hontako arauek betetze al ditu?
"Iñork ez zakeau zeba aguantaberrik hiltzaile zikin batzuen aldeo pankarta ta argazkirik."

erdikalekue | 2009-03-30 : 19:03

biktimana ondo itezue ba e?? "ertzañak jo ein nau!!" ta ostiaka asi baituk zeozeatik izengoek.. izengouan batenbat ostiakue jaso dikenare... aurre aurrien eongo uan en plan "puto amo".... ta blasttt!!! urgentzita...ta ostiaku emantzoken ertzañe, bean 8 orduk eindakun etxea lasa lasai..bazkaltzea o telebisiyu ikuztea.. bakizue ori zeatik gertatzean.. zuen manifie ilegala ta ertzañak emandako ostiakue legala.. ikazikozue eunen baten zueke!!
ta ARITZ nayo diat "pakezale patetikue" izen.. ETA-ko hiltzayien alde eotie baño o hiltzaye hoiek justifikatzie baño... ertzañek ostiakue eman bazeok bakik zeba? ertzañek bere lana iten ai hitualako.. omenaldi o manifa ilegal bat ez usten burutzen...ta ostiaku jaso dikenak bazakian gauz ilegal bat iten ai uala ta indarrien bialtzi zaukebekela... ta horrei geituyok ertzañek eukiber diaben gogue olako jendiei arpeye puskatzeko...ertzañek jaso dixkiaben atentauek eta gero, ETA-n bidez... txakurre, katuen atzetik asteken bezela..?? ba ertzañek, "batasuniyen" atzetik... ilegala dala jakin ta alare xestra biye...psssss!!

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2009-03-30 : 19:03

Kaixo, Uztarriak erantzun bateko zatia kendu du, ez zituelako webgune honen arauak betetzen.
Eskerrik asko,
Uztarria

apal | 2009-03-30 : 19:03

azpeitin ezkertiar ta abertzale izateko apaltasun falta handia dago ta ekintza faxista ugari, daukazuen arrogantzia ta jarrerak edozein lotsatuko luke zuek ez zarete ezker abertzalea, bakerik gabeko askatasuna saldu naian

TxipliTxaplaPum | 2009-03-30 : 19:03

erdikalekue, geixki bizi haiz ba! Hire iruzkine irakurtzen ai nitxoan ta hire lepoko zaine imaginatze nian, puztu puztu einda!! kar, kar, kar, kar!!. Gauz bat bakarrik. Pakie etortzeanin egunen baten, "hiltzaile nazkagarri" deitzeituken oyek heroiek bezela etorrikoituk etxea, bere herrira, Irlandan gertau dan bezela, bakoitzei 12.000€ emanda. Narrutan geyo egin berko hukek estresss oyek gainetik kentzeko.

erdikalekue | 2009-03-30 : 20:03

txipli
hik benetan pentzaukoek gañea eroiek bezela etorrikoitukela gañea??? jajajajaj hiltzayiek hire eroiek izetiek, eztik ezan nai beste euskal herritarron eroiek ditukenik... ezai dixkurau faorez!
egunen baten bukatzekenien dek danak giltzapien zkela ta gazte jendie kontuau dekela ola hiltzayiekin ezgitxikela iñoa.. dana extorsitue dekela ETA-n helburu nagusiye diru lortzeko beiek ondo bizi al izeteko bi ume pute engañauta... aber espabilatze zeaten engañauta bizi zeate ta..!! ta nere estresan komentayui eztiat eantzungo eztik merezi ta penie.... ba ori geruo ta gutxiyo zeatela ta ezak engañau hire burue pentzaiez eroiek bezela bukakoibela... espabila txabal espabila!!!!

lekim | 2009-03-30 : 21:03

TTp:
1- Erdikalekuei idatzidioken erantzunetik atatzeiaten ondoriyo bakarra dek arrazoi ta argumento falta izugarri bat daukekela. Intsulto graziosuk itea ludoteka juteaiz.
Erderaz esateken bezela "bajate los humos"
2- Hiltzaille espetxetik atatzeitukenin agure hiltzaile batzuk izaten jarraitukoiabe, neretzat ta euskadin bizidituken %99, geo hi bezelako pertsonajiek heroe bezela hartzie, ba egiye esan suda itezik ze 4 katuk pentsakoyabe ori.
3-Hik uste aldek, oin etxerat-ekuei diru laguntzak kenduta gero, hiltzaile bakoitzek 12000€ jasokotxikela? kar, kar, kar, kar, kar!!!

atsaldez | 2009-03-30 : 22:03

Lekim ta erdikalekue zuek herriko justizierun plantie ite zue.Baño etzeate konturatzen justiziyek eztaukela koloreik, ez etzaukek!! Ta eztiat uste gañea demokratikuk zeatenike eh... Ta txipli txapla pum-e berdiñ!! demokratikuei berdintzeok justiziyek zeñen aldea eroi berdun, ta zuetako iñoi kolorie justiziye baño geiyo inporta zazue.
Halare, usteiat garai berriyek datozela... Arnaldon hitzek aitu besteik etziok, ta emate eztun arren o herri erdiyek gorrotatzeun arren egoera hau desblokeatzeko klabi izengoek. ezker abertzalik pauso bat emangounan señalik ematen ai dek... Ta nik galdetzeiat zeatik eman berdik beak aurrena? etzakiat, baño ados natxiok. Halare, ezkerrak pauso hau emateko señalik ematen ai dan bitartin PNVk berien segitzeik. PNVk noiz hitzeinberdu? noiz erakutsikoik bere posturie? ta ibarretxe ez baldima lehendakari?
Guk laga dezaiyoun elkarren ekintzak juzgatziei, ta herri hau gobernakobenak hitzeñ dezabela. Egoera nahsiye dek, ta egoera hontan lehengusu, lagun.. hasarratzen ai gaituk. Hau dek normalizaziyue? PNVk gertu daola esateun hori? o atzeneko hauteskundik demokratikuk izen dila esan duna... Hi ta nere uste apalin preso bat heroe bat baño geiyo dek... Harek bere famili, lagun... zauzkek. Hik seguru seguru txabarriri omenaldi bat itie ezuala olako gaxki ikusiko? ezta?

jaione | 2009-03-31 : 10:03

Ondo edo gaizki, lehen ere egoera hau desblokeatzeko pausuak ezker abertzaletik etorri dira gehienetan. PNV orain arte oso seguru egon da boterean eta etzuen gauzak gehiegi aldatzerik nahi. Ezker abertzaletik ematen ziren pausu horiek zangotrabatzea izan da bere helburu bakarra. Orain botere hori galdu dute (uste dut bakarrak zirela hau gerta zitekeela pentsatzen ez zutenak) eta ikusi egin behar ze norabide hartzen duten. Baina hemen ez etorri munduko pakezale eta demokrata haundienak bazinate bezala.
Erdikalekue, penagarria zara. Zuk kontu guzti honi pelikula bati bezala begiratzen diozu. Edo bideojoku horietako bati bezala. Adinez gaztea zara (idazterakoan egiten dituzun akatsak esaten dute...) euskaraz gusto pixka batekin idazteko kapaz ez zara (eta ez naiz ari azpeitiarrez edo batuan idazteaz, bietara egin daiteke egoki). Eta buruaz berriz, zer esango dizut, bere garapena adinarena baino makalago doala uste dut. Zure iritzi berekoei ere mesederik ez die egiten zure idatziek. Oraindik ez dizut irakurri zentzuzko arrazoirik

erdikalekue | 2009-03-31 : 15:03

nik idtzi nai dten bezla idtzkoet amen gauzie bakoitzn iritzye botatzi da ta nik ustt "a buen entendedor,pocs palbrs bastn" o iual motz xamarrak zeate nere idzteko modukn sartzen zeatenak o bztela eztzuela argumntoik ezr sanoik erntzuteko.. ta nik adinz gazti izngo naiz, bñ ikzteanez amngo askren iritzyek bñ argumntu obik botatzitut xk alaxe da naiz ta zuri ez gustau.. zuk ta zure bezlakuk pntsatzzue zuen brdin ez badeu pntsazen ezteula arrazoik...bñ zuen buru engñatzezue. jaione ni gazti izngo naiz bñ badkit hiltzaye batzk defndatziek ta tiroz hil zituztla ezatik ze naezu pentzatzie?? ta beaiek akutako danak?? dana diru atatzeatik?? nik uzte amngo geyenak bi katu kenduta (zuek) bste dnak badakiela ETA-kin iñoz ez guzela..!!
(ta iritzi hau ulertu dezuela?? naiz ta hizki piya falta...) ez fijau idatzitako modukin, idatzi horrekin ezan nai danakin baizik... ta zeuen iritziye bota alde o kontra...ez sartu o eztakitela idazten o ume bat naizela o TTP-n komentayuen bezelakoik.. ze zuek geatze zeate ni bñ okerro...

4 | 2009-03-31 : 21:03

erdikalekue:
ze ai aiz argudiyuei buruz hitz egiten, ez badek oraindik ezer fundamentuzkorik idatzi. argudio hobiek??? beitu ire azkenetako "argudiyue":
"ta nik adinz gazti izngo naiz, bñ ikzteanez amngo askren iritzyek bñ argumntu obik botatzitut PORKE ALAXE DA naiz ta zuri ez gustau..

4 | 2009-03-31 : 21:03

12.nai,
JON:
"ETAkue bere gogoz sartzek borroka armatuen,ta soldaue beste batzuk bialtzeiabe borrokara.ETA ilegala dek ta armada gustoko izan ala ez legala dek." Soldauek ere nahi diabelako sartzeituk armadan, eta legala izetiek eztik esan nahi ona danik edo onartu behar denik.
"Ta soldaduek,ba ze nahi dek esatie,gehienak españiko nazionalitatie lortzeko etorri dien sudamerikarrak dituk" ta ETAkuek geurea dena defentadu nahi duten herritarrak(gauzek ondo edo gaixki egin).
"hauek bidaltzeitubenak dituk benetako errudunek." Ta errudunek babesteituna ere ez al da errudun??? Ez ahaztu PNV-k PSOE-rekin paktatzeko duen gosea.

erdikalekue | 2009-03-31 : 23:03

4.
segiu zak ba letzen ezai geldi ezaldiyen erdiyen...ori bakarrik letu eskeo etzaukek argumentoik bñ segiu eskeo letzen ta erdibidin geratze ez baiz...zeoze ulertzea iritxiko hitzean... bñ ezin dek onartu.... ETA-n kontra hitzeitie asike ezingoek ulertu...asike herue bola ibili hai...ni nuerea ibiliko nauk da...ya nazkau nauk berdiñe eztaen da..

iinaki | 2009-04-01 : 10:04

Mesedez nahikoa da errespetu bat.
Orain dela 25 urte zer egoera zegoen Azpeitin badakik,erdikalekue izango haiz bana ez diat uzte erdikaletik hain urrien zeuden benemerite ezagutzen uenik,edota Pelitxo eta Kurrok zer ideal zituzten ,y gaztea haizeala diok, ba haiek ere bai eta,pertzona onak laguntzaileak,langileak,eta bere idealen gaitik erahilak izan ituan dozenaka tiro bota zizkiotean fusilatu egin zizkiatean hori dek errealitate bakarra.Gertaera horiek argitzeko eskatzea
ez dek legitimoa?Beren familiek urteetan aridiren eskaeren honartzea ez dek legitimoa?
Borraka harmatua dek beste gaia,eta horrek utzi duen sufrrimendua erahilak eta biktimak bai alde baten eta bestean eta behin betiko bukatzeko ordua azpaldi agertu uen.
Baina mesedez ez iraindu ezagutu ez hituen pertzonak
eta orain bizi izango balitz dudarik gabe mirestu egingo hituzkeenak.

erdikalekue | 2009-04-01 : 15:04

oidek! bai..MIRESTU eingo nitxian bai...seguru!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu