Auto gidari bat hil da Urrakin

Berria.info 2009ko mar. 26a, 10:03

Gaur (osteguna) goizeko sei eta erdietan izan da istripua; Alegikoa da hildakoa

Autoak errepidetik irten du, eta zuhaitz bat jo ondoren su hartu du

Auto gidari bat hil da gaur goizeko sei eta erdiak pasatxo zirela Errezilen, Urraki mendatean, GI-3740 errepidean. Alegikoa da hildakoa, 33 urteko gizonezkoa.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, autoak errepidetik irten du, pendizean erori da eta zuhaitz bat jo ondotik su hartu du.

Gidaria baizik ez zihoan ibilgailuan. Gorpua Donostiara eraman dute, autopsia egiteko.

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.