2009ko udalekuetan izena emateko epea ireki dute

Uztarria.eus 2009ko mar. 25a, 10:03

Gipuzkoako Foru Aldundiak 7 eta 13 urte bitartekoentzat antolatzen ditu

Apirilaren 3a da izena emateko azken eguna

Gipuzkoako Foru Aldundiak 7 eta 13 urte bitartekoentzat antolatzen dituen udalekuetan izena emateko epea ireki dute dagoeneko. Apirilaren 3ra arte eman daiteke izena. Plaza guztiak apirilaren 23an jendearen agerian eta notarioaren aurrean egingo den zozketan banatuko dira.

Izena eman edo informazio eskuratu nahi duenak Azpeitiko Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60) edo www.gipuzkoa.net/oporraldi webgunean egin dezake.