X. Gazte Astea apirilaren 14tik 18ra egingo dute

Uztarria.eus 2009ko mar. 23a, 11:03

Ekitaldietan parte hartzeko, apirilaren 1a baino lehen eman behar da izena

Txiki Txoko eta Iturri Txiki ludoteketan ere ekintzak egingo dira egun horietan

Udaleko Gazteria Sailak eta Zapo Txoko gaztelekuak, urtero bezala, gaztetxoentzat hainbat ekimen antolatu dituzte pazko asterako. X. Gazte Astea apirilaren 14tik 18ra egingo dute, eta lau egun horietan ekintza ugari egiteko aukera egongo da.

Gazteriatik antolatutako programetan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute eta azken eguna apirilaren 1a izango da. Nahi duenak Zapo Txoko ludotekan edo ikastetxetan eman beharko du izena.

Antolatzaileek adierazi dutenez, ekintza batzuk ordaindu egin beharko dira. Futbito txapelketan parte hartzeko, talde bakoitzak 3 euro ordaindu beharko ditu. Paintball-erako irteerara joateko 20 ordaindu behar dira eta perkusio ikastaroa, berriz, euro baten truke eskainiko dute. Ekintza horietaz gain, patata tortilla lehiaketa, perkusio talde baten ikuskizuna eta afari merienda antolatu dituzte.

Ludoteketan ere ekintzak

Iturri Txiki eta Txiki Txoko ludoteketan ere hainbat ekitaldi izango dira apirilaren 14tik 18ra. Ekintza horietan parte hartzeko martxoaren 31a baino lehen eman beharko da izena. Ludotekako bazkideek 12 euro ordaindu behar dituzte eta gainontzekoek 15 euro.

Egitaraua: X. Gazte Astea

  • Apirilak 14. Futbito txapelketa, 10:00etatik 13:00etara, kiroldegian.
  • Apirilak 15. Perkusio ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara, Zapo Txokon.
  • Apirilak 16. Paintball irteera, 10:00etatik 17:30era. Zapo Txokotik irtenda.
  • Apirilak 17. Patata tortilla lehiaketa, 16:00etatik 20:00etara, udaletxeko arkupetan.
  • Apirilak 18. Afari merienda perkusio taldearekin, 16:00etatik 20:00etara, Zapo Txokon edo udaletxeko arkupetan.

Ludotekako ekintzak

Haur Hezkuntza 5etik LH 4ra

  • Martxoak 14. Herri kirolak, 10:00etatik 13:00etara, ludotekan.
  • Martxoak 15. Bizikleta irteera.
  • Martxoak 16. Igeldora egunpasa, 10:00tatik 17:30era. Irteera anbulatorio aurrean.
  • Martxoak 17. Eskulanak, 10:00etatik 13:00etara, ludotekan.
  • Martxoak 18. Karaoke festa eta hamaiketakoa, 10:00etan ludotekan.

Lehen Hezkuntza 5-6

  • Martxoak 14. Pizza lehiaketa, 10:00etatik 13:00etara, ludotekan.
  • Martxoak 15. Bizikleta irteera.
  • Martxoak 16. Mendi irteera eta eskalada. 10:00etatik 17:30era, anbulatoriotik irtenda.
  • Martxoak 17. Altxorraren bila.
  • Martxoak 29. Karaoke festa eta hamaiketakoa, 10:00etan ludotekan.