Etxebeltzen etxea egokitu zaienentzako bilera deitu dute asteazken honetarako

Urola Kostako Hitza 2009ko mar. 17a, 16:03

Batzarra Iñaki Errazkinek antolatu du, Azpeitia Lantzeneko lehendakari den aldetik

Batzarrean, etxeak baliogabetzat jotzen dituen epaiak zer ondorio izango dituen azaldu nahi du

Etxebeltz-Izarran Babes Ofizialeko Etxebizitza egokitu zaienak bilerak deitu ditu Iñaki Errazkin ezker abertzaleko zinegotziak, alkate ohi gisa Azpeitia Lantzeneko lehendakari den aldetik. Babes Ofizialeko Etxebizitzen inguruko batzarra bihar (asteazkena) izango da, Betharrametako aretoan: 19:00etan, euskara hutsean eta 20:00etan gazteleraz.

Errazkinen arabera, biharko bilerak Etxebeltz-Izarrako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan etxea egokitu zitzaien guztientzako da. Batzarrean, etxeak baliogabetzat jotzen dituen epaiak zer ondorio izango dituen azaldu nahi du Errazkinek. "Legezko egoera zein den eta konponbiderako Udalak zein pauso eman beharko lituzkeen azaldu nahi diegu Etxebeltzen etxea egokitu zaienei", dio Azpeitia Lantzeneko lehendakari denak.