Bertso saio Ikiaaaarriya!

Uztarria.eus 2009ko mar. 5a, 11:03

Jokin Uranga, Haritz Etxeberria Ministro, Iker Zubeldia, Xabier Silveira eta Julen Zelaieta izango dira bertsolariak

Orkatz Kultur Elkartean izango da, 22:30ean, ostiral honetan

Orkatz Kultur Elkarteak bertso saio berezia antolatu du ostiral gauerako. Ikiaaaarriya! izenburupean, bertsoa eta bertsolariak izango dira protagonista nagusiak Orkatzen, 22:30etik aurrera egingo den saioan.

Bost bertsolari arituko dira kantuan. Jokin Uranga eta Haritz Etxeberria Ministro azpeitiarrekin batera, Iker Zubeldia zegamarra, Xabier Silveira lesakarra eta Julen Zelaieta beratarra izango dira. Zelaietak Nafarroako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen iaz. Guztiek Basajaun gai-jartzaileak jarritako gaiei erantzun beharko diete.