Inmigrazio planaren inguruan herritarren iritziak webgune bidez ere jasoko ditu Udalak

Uztarria.eus 2009ko mar. 5a, 11:03
Udalaren webgunean Inmigrazio Plana jartzen duen ikonoan klikatu behar da informazioa ikusteko.

Herritarren ekarpenak eta proposamenak jaso nahi dituzte Inmigrazio Plana garatzeko

www.azpeitia.net webgunean gaiaren inguruko atal berria zabaldu dute

Azpeitiko Inmigrazio Plana garatu nahi du Udalak eta prozesu horretan herritarren parte hartzea lortu nahi du. Gaiaren inguruan herritarren ekarpenak eta iritziak jasotzeko, bilera irekiak egin dituzte eta orain www.azpeitia.net webgunean Inmigrazio Planari buruzko atala jarri dute martxan, herritarren parte hartzea sustatzeko helburuarekin.

Atal horretan Udalak egin dituen lanak ere kontsultatu ahalko dira, tartean etorkinen inguruan egin zuten diagnosia. Udaletik hausnarketa bateratua egin behar dela eta "etorkizunerako pausoak definitzen" hasi nahi dutela adierazi dute, eta horretarako Ekintza Plana martxan jarri nahi dute, herritarren proposamenak kontuan hartuz.