Hiru urteko kartzela zigorra Kutxako sukurtsalean lapurreta egiteagatik

Uztarria.eus 2009ko mar. 4a, 16:03

Sanjuandegiko Kutxaren sukurtsalean 2.400 euro lapurtzea lortu zuen

Ihes egiterakoan atxilotu zuen poliziak

Sanjuandegiko Kutxaren sukurtsalean 2.400 euroko lapurreta egiteagatik hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote herritar bati.

Lapurreta 2008ko martxoaren 18an izan zen. Lapurra burua estalita eta balinezko pistola batekin mehatxatuz sartu zen aurrezki-kutxan. Harrapatutako diruarekin ihes egitera zihoala atxilotu zuen ordea poliziak.

Orain Donostiako Epaitegiak hiru urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio; erruztatua fiskalaren zigor eskaerarekin ados agertu da.