Sanjuandegiko festen inguruan bilera deitu dute

Urola Kostako Hitza 2009ko mar. 4a, 12:03
Iaz, Sanjuandegiko festetan 'Elvisabuelo' taldeak kontzertua eskaini zuen. (Nerea Uranga)

Batzarra ostiralean izango da, 20:00etan, Barrenetxea auzoko katekesiko lokaletan

Auzotar guztiei bileran parte hartzeko dei egin diete

Sanjuandegiko Festetarako bizpahiru hilabete falta dira, baina dagoeneko hori darabilte buruan Sanjuandegiko Festa Batzordekoek. Izan ere, Sanjuandegi auzoko festak antolatzeko lehen bilera deitu dute.

Batzarra ostiral honetan izango da, 20:00etan, Sanjuandegiko Barrenetxea auzoko katekesiko lokaletan. Auzotar guztiei bileran parte hartzeko dei egin diete.