Astelehenean hasiko dira Gazteria Sailak antolatutako ikastaro berriak

Uztarria.eus 2009ko mar. 4a, 11:03

Salsa, flamenkoa, argazkilaritza eta sukaldaritza ikasteko aukera egongo da

Larunbata da ikastaroetan izena emateko azken eguna

Udaleko Gazteria Sailak ikastaro berriak antolatu ditu eta datorren astetik aurrera martxan jarriko ditu: argazkilaritza, flamenkoa, salsa eta sukaldaritza ikastaroak izango dira, eta euretan parte hartu nahi izanez gero larunbata baino lehen eman behar da izena, Gazte Informazio Bulegoan.

Gazteria Sailaren eskaintzaren berrikuntzarik handiena salsa ikastaroa da. Martxoaren 14ean hasiko da eta larunbatero izango da, Zapo Txokon. Yamilin ariko da irakasle. Izena emateko 40 euro ordaindu beharko dira eta ikastaro guztietan bezala, bost euroko deskontua egingo dute Gazte, Langabetu eta Ikasle txartelarekin.

Flamenkoko ikastaroa urrian jarri zuten martxan, hiru hilabeterako. Lortutako arrakasta ikusita, berriro eskaintzea erabaki dute. " Flamenkoko taldea osatuta zegoen aurreko ikastarotik, eta taldeari jarraipena emateko berriro eskaintzea pentsatu dugu", adierazi du Aloña Larragaña Gazteria teknikariak. Carmele Cepero izango da flamenkoko irakaslea. Ikastaro hori Zapo Txoko ludotekan emango da, astelehenetan eta asteazkenetan, 20:00etatik 21:30era. 40 euro kostatzen da eta Gazte, Ikasle edota langabetu txartelarekin 35 euro.

Argazkilaritza, berriz, urrian jarri behar zuten martxan, baina azkenean bertan behera geratu zen, eta horregatik antolatu dute berriro. "Ikastaroan hamar pertsonek eman zuten izena orduan, baina deialdia irekita dago eta nahi duenak ikastaroan parte hartzeko aukera du", azaldu du Larrañagak. Iban Etxezabal izango da irakaslea, eta Argazki elkartekoen lokalean emango du ikastaroa, lau saioetan, bi martxoan eta beste bi apirilean. Saio guztiak 18:30an izango dira. Ikastaroaren prezioa 35 eurokoa da, ikasle edota langabetu txartelarekin 30 euro.

Sukaldaritzako sekretuak Ander Oruesagasti irakaslearekin ikasi ahalko dira. Ikastaroa astelehenetan izango da, martxoaren 9an hasita eta apirilaren 27a bitartean. 40 euro ordaindu beharko dira ikastaroan parte hartzeko, eta 35 euro gazte txartel,ikasle eta langabetu txartelarekin.

Ikastaroak

Flamenkoa

  • Noiz: martxoa 16,18,30 eta apirila 1,15,27,29.
  • Non: Zapo Txoko.
  • Ordutegia: astelehena eta asteazkena, 20:00etatik 21:30era.

Salsa

  • Noiz: martxoa 14,21,28 eta apirila 4,18,25.
  • Non: Zapo Txoko.
  • Ordutegia: larunbata, 10:00etatik 11:30era.

Argazkilaritza

  • Noiz: martxoan 2 saioa eta apirila beste 2.
  • Non: Argazki elkartekoan lokalean.
  • Ordutegia: 18:30ean hasiko da.

Sukaldaritza

  • Noiz: martxoa 9,16,23,30 eta apirila 6,20,27.
  • Non: Zapo Txoko.
  • Ordutegia: astelehena, 10:00etatik 11:30era.