Sokamuturreko Argazki Lehiaketara lanak aurkezteko epea luzatu egin dute

Urola Kostako Hitza | Kultura
2009ko ots. 27a, 13:02

Martxoaren 10ean bukatuko da epea

Azpeitiko Argazki Elkarteak adierazi duenez "jende ugarik parte hartu du inauterietako argazki lehiaketan"

Azpeitiko Argazki Elkarteak adierazi duenez inauterietako sokamuturrurari buruzko XXX. Antxieta Argazki Lehiaketako oinarrietan pare bat aldaketa egin dituzte. Lehiaketara lanak aurkezteko epea luzatu egin dute, beraz, lanak aurkezteko epea martxoaren 10ean bukatuko da, eta ez martxoaren 4an.

Lehiaketara aurkeztutako lanekin egingo duten erakusketa Azpeitiko udaletxe azpiko lokalean, martxoaren 14tik 28ra bitartean. Azpeitiko Argazki Elkartearen arabera "jende ugarik" hartu du parte argazki lehiaketan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu