Gaur, ostirala, Urolakoak txapelaren bila!

Urola Kostako Hitza | Kirolak
2009ko ots. 27a, 11:02

Final Four txapelketa jokatzeko aukera lortu nahi du Urola Ikastolako saskibaloi taldeak.

Gaur (ostirala), 18:30ean, San Viator taldearen kontra du norgehiagoka erabakiorra, Azpeitiko kiroldegian

Urola Ikastola nesken saskibaloi taldea Gipuzkoako Bruesa txapelketako irabazlea da.  Argazki originala

Banan-banan talde guztiak mendean hartu ondoren, gaur partida erabakiorra jokatuko du Urola Ikastolako nesken saskibaloi taldeak San Viator taldearen kontra, 18:30ean, Azpeitiko kiroldegian. Gaurko partida irabazita Final Four txapelketa jokatzeko aukera izango luke Azpeitiko taldeak.

Urola Ikastola taldeak herritarrak Kiroldegira gonbidatu ditu gaurko partida ikustera. Izan ere, "guretzako oso partida garrantzitsua da gaurkoa, eta denen animoak beharko ditugu".

Urola Ikastolako nesken taldeak atzean hainbat talde utzi du. Aurreko fasean, Gipuzkoako Bruesa txapelketa irabazi dute. Ondoren, Bizkaiko txapeldunak mendean hartu zituzten; eta, orain, Arabako Tau txapelketako irabazleak izango ditu aurrez aurre, hau da, San Viator taldea.

Arabako taldeari irabaztea lortuz gero, Final Four txapelketa jokatzeko aukera izango dute. "Txapelketa hori Madrilen jokatuko da hiru egunetan. Beraz, gaurko partida hil ala bizikoa da", diote.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu