19 txirrindulari aurkeztu ditu Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak denboraldi berrirako

dsfdf | Kirolak
2009ko ots. 27a, 09:02

Kadete mailan bost txirrindulari izango dira; jubeniletan, hamalau

Lau proba antolatuko dituzte aurten; lehenengoa, martxoaren 15ean izango da

Goiko argazkian, Jubeniletako Lan Mobel taldeko txirrindulariak. Beheko argazkian, kadeteetako Corrugados taldeko txirrindulariak, atzoko aurkezpenean.  Argazki originala

Txirrindularitzako denboraldi berria martxan egonik, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak bere taldeak aurkeztu zituen atzo, osteguna. Azken urteetan bezala, denboraldi honetan ere bi talde izango ditu elkarteak: kadeteen mailakoa eta jubenilen mailakoa. Txirrindulariak aurkezteaz gain, urte honetan lau proba antolatuko dituztela azaldu zuten eta lehenengoa martxoaren 15ean izango da.

Kadete mailan (Corrugados), bost txirrindulari izango dira guztira: Igor Caballero, Joseba Solozabal, Jokin Alberdi, Iñigo Korta eta Xabier Odriozola. Jubenilen taldea (Lan Mobel), berriz, ondorengo hamalau txirrindulariz osatuta egongo da: Ioritz Alberdi, Imanol Arizmendi, Ion Dominguez, Mikel Elorza, Aritz Elustondo, Jakes Goenaga, Ion Iparragirre, Ion Iriarte, Ion Korta, Josu Larrañaga, Mikel Madinabeitua, Markos Zaldibia, Iker Zabala eta Jakes Zubillaga.

Gaur egun afizionatuen mailan dabiltzan txirrindulariak ere aurkezpenean izan ziren: Unai Iparragirre eta Ander Garmendia. Iparragirre Espainiko kopan ibili zen iaz, eta bosgarren postua lortu zuen. Txirrindularien arabera, "denboraldi hasieran ez nuen Espainiako kopara joateko asmorik, baina azkenean joan eta emaitza ona lortu nuen". Garmendiak, berriz, bosgarren urtea egingo du afizionatu bezala. "Urte honetako helburua iazko denboraldiko zorte txarra ez edukitzea izango da", adierazi zuen azpeitiarrak.

Bidali:  

Erantzunak

Txo | 2009-02-27 : 15:02

Aupa mutillek, hau dek gazteri ederra eta sanoa daukeune. Aurten ere gozau zuen afiziyuekin eta miñik artugabe ibili. Markos, bi Mikel, Jakes, Haritz, Ioritz, Imanol, eta denoi sorte on. Segi Txipa eta Anderren bidetik eta makarroi asko jan.
Herritarroi, txoferroi eta kamioneroi eskaera bat: entrenatzen ikusten ditugunien, utzi nahiko bide, mesedez, ze askotan ... akojonaute...
Sanjose eguneko Loiolako proba (Euskal Herria kopa) ikusgarriye izengoek 200 partaidekin. Poliki erten eta azkar bukau.

jardun | 2009-03-04 : 09:03

txo, oso ondo iruditzen zait,txoferrei,ta kamioneruei"distantzia"eskatzea,baina txirrindulariei ere eskatuiok txikitatik trafiko arauak betetzen saiatzea zeren eta gehienak ez dizkiabe errespetatzen.Denok bete behar genizkiake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu