Baserriko produktuen azterketaren barruan, kontsumitzaileekin bilera egingo da gaur, asteazkena

Uztarria.eus | Ekonomia
2009ko ots. 25a, 11:02

Bilera 19:00etan egingo dute, Sindikatu Zaharrean

Kontsumitzaileen iritzi eta iradokizunak jaso nahi dituzte

Azpeitiko Udalak, EHNErekin batera, baserritarren produktuen merkaturatzeari inguruko azterketaren barruan, kontsumitzaileekin bilera egingo du gaur, asteazkena, Sindikatu Zaharrean, 19:00etan. Bileraren helburua kontsumitzaileen iritzi eta iradokizunak jasotzea da.

EHNE sindikatuak gaurko bilerara agertzera gonbidatu ditu kontsumitzaile guztiak. Horrez gain, nahi duenak gaiari buruzko inkesta egiteko aukera du, Udalaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu