“Herrian errepresioa eguneroko ogi bihurtu da”, Azpeitiko AAMren arabera

Urola Kostako Hitza | Politika
2009ko ots. 21a, 12:02

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agerraldia egin du "errepresioa gertutik" jasan duten hainbat herritarrekin

Espainiako Gobernuak "apustu argia egin du herri honetako sektore oso bat ezabatzeko"

Azpeitiko AMMK ostiralean herritar batzuekin emandako prentsaurrekoa. ('Urola Kostako Hitza')  Argazki originala

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) bai Euskal Herrian bai Azpeitian "errepresioa eguneroko ogi bihurtu" dela salatu zuen atzo (ostirala), prentsaurrean. AAMren arabera, Espainiako Gobernuak "apustu argia egin du herri honetako sektore oso bat ezabatzeko", eta horretarako "beharrezko tresna guztiak erabiltzeko prest dagoela ondo baino hobeto erakutsi du azken hilabeteotan". Agerraldian, AAMko kideekin batera "errepresioa gertutik" jasan duten herritarrak izan ziren atzo.

AAMk salatu duenez, "PSOEren Gobernua prest dago atxilotuak basatiki torturatzeko, alderdi politikoak legez kanporatzeko eta ordezkari politikoak espetxeratzeko, prest dago minbizia duten euskal preso politikoak espetxean hiltzen uzteko".

"Salbuespen egoera"

Euskal Herrian eta Azpeitian "benetako salbuespen egoera" bizi dela dio AAMk. Garikoitz Etxeberria Kafe-ren adibidea jarri zuten: "Sei urtez Espainiako espetxeetan bahituta eduki dute lan politiko hutsa egiteagatik". Hari ongietorria egiten ez utzi izana ere salatu dute. Horretaz gain, ezker abertzaleko Iñaki Errazkini, alkate zen bitartean entzuketak egin izana ere kritikatu zuten. Bestetik, herriko presoak kartzeletan herritik ehunka kilometrora sakabanatuta dituztela gogorarazi zuten. Horrez gainera, presoen senideek jasaten ari diren erasoak salatu zituzten. Juan Karlos Arruti Paterra preso daukaten Puertoko (Cadiz, Espainia) kartzelara bisitan joandako senideek erasoak jasan dituztela jakinarazi zuten: "Eraso batzuk Espainiako segurtasun indarrek egindakoak izan dira, beste batzuk haien baimenarekin".

Herrian Ertzaintzak azkenaldian izandako jarrera ere salatu dute AAMkoek: "Hilabeteren buruan, Ertzaintzak bi aldiz kargatu du herrian, eta mota guztietako polizien presentzia jasangaitza izaten ari da". Gainera, herrian pankarta bat jartzen ari zirela Guardia Zibilak bi herritar identifikatu eta galdekatu dituela jakinarazi dute.

Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeen inguruan AAMk adierazi duenez, "bi mila azpeitiar baino gehiagok euren aukera politikoa legez kanpokoa dela ikusi dute beste behin ere. Eurek bozkatu nahi duten boto orria jarraitua dela ikusi dute, delitua dela beraien aukera politikoaren boto orria eskuan izatea ere". Gainera, hainbat herritar zerrendakide ziren D3M hautesle plataforma legez kanpo utzi dutela salatu dute, baita Askatasuna alderdiko legezko ordezkaria izateagatik Jaione Unanue inputatu dutela ere.

"Erantzuleak isilik"

AAMk aipatu duen egoera PSOEren Gobernuak "ezarritakoa" da, baina hauen ustez "erantzukizuna ez da PSOErena bakarrik". AAMk salatu duenez, "bortxakeria horien guztien aurrean, eskubide guztien defendatzaile agertzen direnak itsu, mutu eta gor geratu dira". Diotenez, Azpeitiko kasuan ere "halaxe" gertatu da: "Azpeitiko EAJ, Aralar eta EA alderdiei ez diegu hitz erdirik entzun eskubide hauen guztien aurrean". AAMk aurrez aipatu alderdiei honako galderak egin dizkie: "Besteei behin baino gehiagotan aurpegiratu izan dizkiezu erantzukizunak, baina non zaudete zuek gertaera hauen guztien aurrean? Zer egiteko prest zaudete?".

"Hipokresia"

Aipatutako gertaeren aurrean, Azpeitiko alkate Julian Eizmendik izandako jarrera "benetan penagarria" dela diote eta "Isil-isilik" egotea leporatu diote: "Lotsa handirik gabe besteei lezio etikoak ematen ibili den politikaria isil-isilik dago herriko gertaera larrien aurrean". Horrek guztiak, indarkeriaren aurrean dagoen "hipokresia" erakusten duela dio AAMk: "Askoren indarke- riarekiko jarrera asko aldatzen da indarkeria nondik datorrenaren arabera".

"Konponbide politikoa"

Gatazka politikoa errepresio gehiagorekin ez da konponduko, AAMren ustez: "Elkarrizketa eta demokrazioa gehiagorekin konponduko da". Hori dela eta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herritarrak deitu ditu errepresioarekin lotutako edozein gertaeren aurrean eurekin harremanetan jartzera, jazarpenen aurrean deitutako ekimenetan parte hartzera eta "bakoitzak bere eremuan konponbide elkarrizketatua eta politikoa bultzatzera".

Bestetik, Azpeitiko ezker abertzalearen ustez, "Herriak garai gogorrak bizi ditu".

Bidali:  

Erantzunak

amek | 2009-02-21 : 13:02

Oso ondo ikusten ditut adierazpen hauen, benetan. Baina bi puntu aipa nituzke zerbait gerbait gogoeta egiteko.
1- erantzuleal ixilik... eta herriko alderdiak aipatzen dituzue. Benetan erantzule bezala konsideratzea eta gero elkarlana eskatzea ez da kontraesana.
2- Egia de aukera guztiak ez direla egongo hauteskunde hauetan. Egia da baita ere gure alkate ohia hor dagoela guzti hau apoiatzen. Eta honek esan du goian aipatutako alderdiekin lanean jarraitzen duela udaleko oposizioa egiten.
Biek bat egin eta hauxe komentarioa. Lanean ari ba dira herrian ,,, zer gertatzen da orokorrean.... hor zerbaitek ez du funtzionatzen. edo ni nago pixkabat out?

jabi | 2009-02-21 : 19:02

Orain arte etika gehiagokin jokatu bazenuten ez zineten egongo oraingo egoera tamalgarri honetan.
Zergaitik Europa osoan aurrean "out" zaudete, pentsatu pixka bat mesedez!
Non entzun duzute autokritika pixka bat egitea osasunantzako kaltegarria dela?

lekim | 2009-02-21 : 21:02

Beti kulpie bestiek, beti errudunek bestiek.
Autokritika minimoik ez.
Perfekziyo ori erreala alda?
Logiku alda ain perfektue izetie?
Zeozerreatik kezkauta bazaudete, zuen kulpi da, ez ibili bueltaka ta bueltaka jendiei peni eman nayen.
Pertsona baten hilketan aurrin penie ezbazue artzen, nola naikozue pertsona hori akadun pertsonajeatik jendie preokupatzie??

4 | 2009-02-21 : 22:02

lekim,Jabi...
autokritikie??? zuek ite al dezue???
Zuek itezuen bakarra da olako gairen bat ateratzean bestiei autokritikie iteko eskau eo Inaxion temie atera. Zergatik eztiyozue erantzuten ganoraz gayek planteatzeunai???
ta jabi ik esatekenien "Orain arte etika gehiagokin jokatu bazenuten ez zineten egongo oraingo egoera tamalgarri honetan", ta nuntzeok zuen etikie?? ze itezue errepresiyo hauen (torturak, ilegalizazioak...) aurrien??
Non entzun dezute autokritika pixka bat egitie osasunentzako kaltegarria dela??

jabi | 2009-02-22 : 00:02

Aizak "4" izena aukeratzerakoan ez alaiz izan lehor xamarra!
Nahi aldek autokritika pixka bat nere aldetik!
Neri ez zait iruditzen normala alderdi bat hogeita hamar urte boterean egotie, hori ez dek ona, hori ez dek normala, baina demokraziaz bidez aukeratua izan dek, edo ez?
Nik ez detena ulertzen ETA edo HB edo nahi deken izena jarri, Baskongadazen 10%ko botoakin eta Euskalherri osoan oraindik askoz gutxiagokin, zergaitik beste danok derrigorrez zuek nahi duzutena egin behar dugun????????????

lekim | 2009-02-22 : 13:02

esateyat, hemen beti HE ezker abertzalina izengo bazan bezela hitzeiten, jarduten.....
4, beituzak hau, 2005eko hauteskundin emaitzek
PNV-EA 29
PSE-PSOE 18
PP 15
PCTV-EHAK 09
EB-IU 03
Aralar 01
Emaitz hauek eztituk faltsuk ta ezer, ez aldek ikusten PPko bastante geio zeokela abertzalik baño?

ottaca | 2009-02-22 : 22:02

Jabi era bat adoz hirekin, ez dek hona 30 urte jarraian berdinak egotea agintzen, hori dek ETAren ondorioa, Ezker radikalak hori besterik ez dik lortu, Naparroa goero eta urrun, espainol botoa gero eta gorago, eta beti ere erruden besteak, beti besteak, ala gitzik goazen bezela. Gaur ere ikusten hari gautuk Azpeitiko kaleak "demokraten" irainaz josita, eta gero elkarlana,demokrazia,giza ezkubideak, hitz hoiek zegun nork ezaten dituen balio guztia galtu egiten diabe.

4 | 2009-02-23 : 14:02

lekim, jabi...
eztiat esan ezerre alderdi berdiñe boterien daolako, eztiat esan guk nahi deguna inberdanik, usteyat eztiatela hitzegin EH Ezker abertzaliena bakarrik izengo bazen bezala. Ez jarri esan ezteten gauzaik faorez, erantzun horiekin ez baididazue erantzunik eman gaiei buruz, gaie desbideratu baizik.
Bestalde, kulpie beti bestiei esan dezute lehen ta orain ari naiz irakurtzen "hori dek ETAren ondorioa, Ezker radikalak hori besterik ez dik lortu". Zuek/guk ongi egin al dituzue/ditugu gauzak beti????

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu