Reala ikusteko sarrerak zozkatuko ditu Bertan merkatari elkarteak

Uztarria.eus 2009ko ots. 20a, 10:02

Bi zozketa egingo dituzte, eta bakoitzean bi bezeroentzat bina sarrera zozkatuko dituzte

Reala-Sevilla eta Reala-Girona futbol partidak ikusteko sarrerak banatuko dituzte

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak Realaren futbol partidak ikustera joateko sarrerak zozkatuko ditu. Bi zozketa egingo dira guztira: lehenengoa Otsailaren 23tik martxoaren 4ra bitartean Bertan elkarteko dendetan erosketak egiten dituztenen artean egingo da. Martxoaren 8an Anoetako futbol zelaian Reala-Sevilla futbol partida ikusteko bi bezeroentzat bina sarrera banatuko dituzte.

Martxoaren 9tik 18ra beste zozketa bat egingo dute. Orduan Reala-Girona partida ikusteko sarrerak banatuko dituzte.

Azpeitian 300 denda baino gehiago daude gaur egun eta horietatik 122 Bertan-eko kide dira. 2008ko abenduan aurkeztu zuten elkartearen izena eta irudi berria. Egun horretan elkartearen lehendakari Jose Luis Legarda-EreƱok adierazi zuenez, elkarte berriarekin "bertan bizi, bertan erosi" mezua zabaldu nahi dute.