'Urola Kostako Hitza'-ren bosgarren urteurreneko ekitaldiak, gaurtik

Uztarria.eus 2009ko ots. 19a, 14:02

Zumaian ospakizuna egingo dute, 20:00etatik: bideoa, antzerkia, musika...

Martxoaren 14an bertso saioa, Azpeitian

Azkeneko albistea (hilak 21, 13:00). Zumaiako ekitaldiko kronika

Bihar (otsailak 20) beteko ditu Urola Kostako Hitzak bost urte, eta urteurreneko ekitaldiei gaur (osteguna) ekingo die, Zumaian. 20:00etan hasiko da ospakizuna, Oxford aretoan. Bost urteotako bideoa botako dute, antzerkia izango da, mokadutxoa, musika...

Martxoaren 14an, berriz, Urola Kostako Hitza-ren aldeko bertso saioa egingo dute, Azpeitian, Izarraitz Pilotalekuan, 22:00etatik. Andoni EgaƱa, Xebaxtian Lizaso, Jon Maia, Uxue Alberdi, Joan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Jokin Uranga ariko dira kantuan.

Uztarria Komunikazio Taldea da Urola Kostako Hitzako sortzaileetakoa eta bazkideetakoa.

CIES enpresaren azken azterketaren arabera, euskarazko egunkariak inoiz baino irakurle gehiago ditu gaur egun: 23.000 egunero. Eskualdeko webgunea ere badu, baita herrietakoak ere (Azpeitikoa, www.uztarria.com).