San Martin Egoitzan inauteriak ospatuko dituzte ostegunetik aurrera

Uztarria.eus 2009ko ots. 18a, 12:02
Iaz ere mozorrotu ziren San Martin Egoitzan.

Biharko (osteguna) askaria eta musika emanaldia antolatu dituzte

Baigera Jubilatuen Elkartekoek astelehen karnabalean afaria egingo dute

San Martin Egoitzan bihar, osteguna, hasiko dira inauteriak ospatzen. Ospakizunekin hasteko arratsaldeko bostetan merienda berezia egingo dute egoiliarrek eta musika emanaldi bat ikusteko aukera izango dute, Franzesena, Jose Antonio Esnaola, IƱaki Alberdi, Bernabe Gereta eta Migel Zendoiaren eskutik. Ostiralean, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleak egoitzara joango dira eta kaldereroen abestiak abestuko dituzte.

Baigerakoek afaria astelehenean

Baigera Jubilatuen Elkartekoek ere Inauteriak ospatuko dituzte. Astelehenerako bazkideen arteko afaria antolatu dute; Baigera Iean eta Baigera IIan egingo dituzte. Antolatzaileek adierazi dutenez, bi afarietako menua honakoa da: entsalada mixtoa edo arrain zopa; etrekota edo legatza (Baigera Ien); txuleta edo legatza (Baigera IIn) eta postrea, kafea eta txupitoa. Afariaren prezioa 20 eurokoa izango da. Afarirako izena aldez aurretik eman behar da.