Torturaren erabilera salatzeko, elkarretaratzea egingo dute gaur, ostirala

Urola Kostako Hitza | Politika
2009ko ots. 13a, 09:02

Gaur, otsailak 13, Torturaren Aurkako Egunean, anbulatorio aurrean bilduko dira, 19:20ean

Urola Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren ustez, Espainiako Gobernuak "helburu politikoak lortzeko erabiltzen du tortura"

Tortuaren aurkako mobilizazioak hainbat alditan egin izan dira. (Nerea Uranga)  Argazki originala

Urola Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta, gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Azpeitian, anbulatorioaren aurrean, 19:20ean.

Otsailaren 13a Torturaren Aurkako Eguna izendatu dute eta herritarrak mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte AAMko arduradunek. "Euskal Herriaren aurkako errepresio eroan, Espainian tortura uneoro erabili dute unean uneko gobernuek". AAMk emandako datuen arabera, "azken 40 urteetan 7.000 euskal herritarrek baino gehiagok sufritu dute torturaren basakerian".

Iazko datuak ere eman ditu AAMk, eta "Espainiako poliziek 62 herritar torturatu" zituztela zehaztu du; "horietako sei ospitalera eraman behar izan zituzten".

Batzuk "itsu, mutu eta gor"

AAMren ustez, Jose Luis Rodriguez Zapaterok gidatzen duen Espainiako Gobernuak "helburu politikoak lortzeko erabiltzen du tortura". Deialdiak egiteko bidalitako oharrean AAMk adierazten duenez, "informazio politikoa, auzipetzeko arrazoiak eta interesatzen zaizkien deklarazioak lortzen dituzte. Horrez gain, gizartean beldurra zabaltzen dute".

Agertutako egoera horren aurrean EAJ, EA, Nafarroa Bai eta EB alderdiak "itsu, mutu eta gor gelditzen" direla gaineratu dute. Bestalde "gogor salatu" dituzte komunikabide nagusiak, "isiltasun eta utzikeriak bide ematen diolako Espainiako Gobernuari".

Bidali:  

Erantzunak

jaione | 2009-02-13 : 13:02

Hor izango zarete indarkeria guztien aurka zaudeten demokrata guztiok, ezta?

azpeiti | 2009-02-13 : 14:02

ez dira 700. 7.000 dira.
akatsa egin dute hitzakoek!!!!
ZAZPI MILA TORTURATU!!! TA INDARKERIA GUZTIEN AURKA DAUDENAK GUARDIA ZIBILARI BABESA AGERTZEN.

azpeiti | 2009-02-13 : 14:02

espero julian gure alkate demokrata ta etikuen onduen egongo naizela konzentraziyuen.

Erabiltzailearen aurpegia da hau Uztarria | 2009-02-13 : 15:02

Kaixo:
Barkatu hankasartzea, eta milesker! zure mezuari esker akats hori zuzendu ahal izan dugu-eta.
Uztarria

gurrugurru | 2009-02-13 : 17:02

Uriatarrak 7000 hoietan daude edo beste zerrenda batekoak dira?

atsaldez | 2009-02-16 : 14:02

batek eztik bestie justifikatzen... hori andereñok aspaldi erakutsi zitean nei...

egiak | 2009-02-16 : 18:02

Jaione,ETAk erahildako pertsonak, ETAk bahitutako jendea, estorzioa bizi izan dutenak, mehatxuak eta pintadak izan dituztenak, etabar... hoiek ere tortura jazan dute....eta hoien alde ere biltzen zaretenean joango naiz, bakarrik batzuen eskubideak defenditzen dituzuten bitartean ez.
Eta bai, Jaione, indarkeri guztien aurka nago, eta harro nago horregatik. Torturatzea gaizki dago, baina zenbai torturaren aurrean zuk "itsu, mutu eta gor gelditzen" zara.

jaione | 2009-02-16 : 20:02

Zu eta nire artean alde bat dago, egiak.
Nik ere esan dezaket indarkeria guztien kontra nagoela. Hotzean eta hutsean hartuta halaxe nago-eta. Bizi dugun egoeraren aurrean, ordea, nik indarkeria bat ez kondenatzeko aukera egin dut. Eta zuk, ez esan gezurrik, mesedez; zu inoiz ez zara guardia zibilak edo ertzantzak torturatutako bati babesa ematera kalera aterako. Nik ere ez dut egingo zuk eskatzen duzuna, baina gutxienez esan egiten dut.
A! Tik tak, tik tak zenuten gogoko orain hilabete, gutxi gora bera... Orain igual zuei esan beharko berdina. Hauteskundeak datoz...

atsaldez | 2009-02-16 : 22:02

egiak akats haundi bat, zeatik eon berdek zai beak lenengo pausu eman arte... euk zeatik eztek ematen? umiek eskolan olaxe ibiltzeituk... " zuk utzi lelen... joeeeeee". zeatik ez izen eu lelena ejenplue ematen? ta jaionek segi (o biyok batea eman pausue, danetan polittena)nei politte iruituko zitean...

egiak | 2009-02-16 : 22:02

Nik argi eta gari esten dut torturaren aurka nagoela, inungo dudarik gabe.ETAko kideen atxiloketaren alde nagoen bezala hauei giza eskubide guztiak errespetatzearen alde nago. Ez dago juztifikaziorik torturen aurrean. Eta Jaione, noski ez naizela kalera irtengo, argi utzi dizut lehen tortura guztie aurka dagoen ekimen baten alde irtengo nintzela ez ezker abertzalearen interes poitikoak azpiik daukan ekimen batean. Anmistia Internacional eta Anmistiaren aldeko mugimenduaren artean alde ederra dago!!!
Orain, Jaione, ni torturak kritikatu ditudan bezala, zuk ETAren torturak kritika eta gaitzezteko kapaz ikusten al dezu zeure burua?
Eta Jaione, hautezkundeetan gehiengoaren hitza errespetatuko dut, ez eduki inungo zalantzarik.
Atsaldez, guztiz ados zurekin. Bihar bertan giza eskubide guztien aldeko ekimen batean egongo naiz, baino giza eskubide guztiak defenditzen dituena, ez batzuena bakarrik erahilketak jutifikatzen bestaldetik.

Eli | 2009-02-17 : 10:02

Erreza da. Borroka armatua utzi (el fin justifica los medios???), ahla eztie atxiloketak eongo, ta hala ezta torturarik eongo, ta ala eztie preso "politikeuk" eongo...ta hala auteskundeeta lasai presentauko zeate, danok nahi deunai bozkau, ta danak pakien biziko gea...ze errez, ez????

egiak | 2009-02-17 : 10:02

Eli, konklusioa da biolentzia armatua torturei erantzun bat dela al da? ... faborez, ireki begiak eta gutxienez zentzuzko argumentuak erabili.
Hirugarren aldiz esango dut, torturak gaitzetsi behar dira, guztiak, bai polizialak bai terrorista zikinena, eta kitto. Hor ez du egon behar inungo dudarik. " El fin NUNCA justifica los medios".
Preso politikokak eta ez botatzea bai dela ordea ETAren biolentzi eta izatearen konzekuentzia. ETA barik, hau da biolentzia barik edozein planteamendu politikoa bidezkoa da, biolentziarekin ez. Bai Eli, erreza da.

Eli | 2009-02-17 : 11:02

Egiak, nik ez det esan borroka armatua torturei erantzun bat dela...inola ere ez...nik era guztietako bioletnziye gaitzeztet, biolentziye,hilketak, torturak eta guzti hauen kontran nao, eztakiu nola, gainea. Iruditze zaitena da, XXI.mendien ETA bezelako talde armatu bat existitzie astakei bat dala, ta gainea gizartiek hainbat aldiz kontran daola esan diyonien...bestela hauteskundetan ikustea, ez? Esan nahi nuena zan, talde terrorista hau desagertzen baldin bada, danok dexentez hobeto biziko ginekela...inoa ez guez hola...gizartie zatitzen besteik eztie hai...bide politikue da bidie...ez armatue...

jabi | 2009-02-17 : 11:02

egiak, gaizki ulertu diok Eli-ri, ez dik bigarrengo intentsiyokin idatzi nere ustez, biok gauz berdiña esaten duzute.
Zergaitik katalanak edo galleguak ez daukate hemengo arazoak, eta konstituziyo berdiña daukate, eta Europa osoan berdin gertatzen da, orduan zein da hemengo arazoen benetako erruduna?
¡¡¡¡¡ETAAAAAAAAAAA!!!!!!!!

kanka | 2009-02-17 : 11:02

Ikaragarria iruditzen zait torturaren aurrean batzuek egiten duten demagogia.
Zuek intxaurrondorekin batera, Abu Graid eta Guantanamo terrorismoaren aitzakian justifikatzen dituzue?
Hego Afrikako apartheid-aren erantzulea erresistentzia izan al zen?
Ezker Abertzaleak gutxienez, ondo edo gaizki egon, ez du egiten duena ezkutatzen. Besteek, euren biolentzia ezkutatu egiten dute, zerbaitegatik izango da...

Eli | 2009-02-17 : 14:02

Aparth...zeeee?????? aizu Euskalerriko egoerie Hegoafrikakuekin konparatzie...en fin, no comment. Leno esn detan bezela, torturak, hilketak, ta biolentziz eiten dan guztiye GAIZKI DAO, baino ez ditzagun herrialde ezberdinetako egoerak holako xinpleki konparau...Txeroki zein da, Nelson Mandela??? jode, jode...ETAkide batek gizaseme bat akatzen dunien (bai , bai akau, eztao beste hitzik)detenitze baldin badebe,90 bat urte kartzelan pasatzie merezi ditu (ta ni poztuko naiz, ez nahiz hipokrita izeten ai), ondo trataute (ta ezta ironiye egitan ai naiz), ta nahi baldin badu, karrerie ta guzti...torturau gabe, hori bai, baino kartzelan ondo ondo gordeta, besteik eztuta merezi! eo holakoatiken ze esanber deu, presoak kalera, anmistia osoa...faborez!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu