'Umetxo bat dugu bizitzan' ikastaroa martxotik aurrera emango dute

Uztarria.eus 2009ko ots. 10a, 13:02
'Umetxo bat dugu bizitzan' ikastaroaren kartela.

Ikastaroa 0 eta 9 hilabete arteko umea duten gurasoei zuzenduta dago

Astean bi orduko saioak emango ditu Edurne Salegi irakasleak

Udaleko Parekidetsun Sailak antolatutako ekintzen artean, Umetxo bat dugu gure bizitzan ikastaroa emango da martxotik aurrera. Astean bi orduko saioak emango dira, Sindikatu Zaharrean eta ordutegia aukeran.

Ikastaroa 0 eta 9 hilabete arteko umea duten gurasoei zuzenduta dago. Irakaslea Edurne Salegi izango da. Yogako irakaslea eta Azpeitiko Esnearen ligako begiralea da bera. Klaseetan hainbat gauza landuko direla adierazi dute antolatzaileek. Arnasa lasai eta sakonaren onurak, gorputza lantzeko ariketak eta erlaxapena, umearekin komunikazioa, soinuaren erabilera, sendiaren egituraketa eta jeloskortasuna izango dira, besteak beste, ikastaroko gaietako batzuk.

Ikastaroan izena eman edo informazio gehiago eskuratu nahi duenak 685731301 telefono zenbakira deitu behar du.