Uztarriaren 103. zenbakia argitaratu da

Uztarria.eus 2009ko ots. 10a, 13:02

Inauterien atarian egonik, Uztarriaren otsaileko zenbakian Txikiteo Elegante eguneko kroseko argazkiak bildu ditugu eta hainbat sokamutilek sokamuturreko sekretutxoak kontatu dizkigute

Aitor Aranguren Gipuzkoako Estrategia Bulegoaeren zuzendariarekin, Palestinako egoera ondo ezagutzen duten bi gazte azpeitiarrekin, Arriya II.a aizkolariarekin eta txakurrentzat egoitza ireki duen Joxe Miguel Iribarrekin egon gara

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 103. zenbakia kalean da jada. Otsaileko zenbakian honako gaiak landu dira Uztarrian:

• Iritzia atalean: Koldo Aldalur, Olatz Prat, Inaki Elortza, Ohiana Elduaien, Xabier Otamendi, Mirari Garaia, Joxin Iturriotz, Miel A. Elustondo eta Igor Aranbarri eta Kepa Urbietaren artikuluak irakurgai.

• Aitor Aranguren. Gipuzkoako Estrategia Bulegoaren zuzendaria da eta orain, Gipuzkoa+20 proiektua bideratzeko ardura dauka azpeitiar honek.

• Klik!. Kros elegantea. Irrintzi Elkartekoak 20 urte daramatzate Txikiteko Elegante egunean krosa antolatzen. Otsaileko Klik!-en azken urteetako kroseko argazkiak bildu ditugu.

• Sokako sekretutxoak. Garai bateko eta gaur egungo hainbat sokamutilekin egon gara. Beste hamaika konturen artean, sokamuturrean zer aldatu den eta zer jarraitzen duen berdin azaldu digute.

• Palestina bertatik. Gazako azken eraso eta hilketen harira, Palestinako egoera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan duten bi azpeitiarren egon nahi izan du Uztarriak. Joxe Mari Egigurenek eta Aitor Zinkunegik Palestinaren errealitateaz mintzatu dira.

• Arriya II.a. Loiolan jaiotako aizkolaria otsaileko ‘Atzera begira’-ko protagonista da.

• Joxe Miguel Iribar. Orain hilabete batzuk txakurrentzat erresidentzia ireki zuen, orain arteko afizioa lanbide bihurtuz.

Uztarria jasotzeko zer egin? Uztarria aldizkaria (hilabetekaria da) etxean edo dena delako tokian jaso nahi duenak, 943 15 03 58ra deitu besterik ez du.