Datorren urtera arte agur esan diete auzoko jaiei matxinbentarrek

Uztarria.eus 2009ko ots. 9a, 14:02
Atzo (igandea) artisau azoka egin zuten.

Ekimen ugari egin dituzte egunotan

Matxinbentako produktuekin osatutako otarra 6.025 zenbakiari egokitu zaio

Matxinbentan asteburuan ospatu dituzte Santa Ageda festetako azken egunak. Aurreko asteazkenean hasi zen jai giroa auzoan eta bost egunetan zehar hainbat ekimen egin dituzte auzotarrek.

Ostiralean, mus txapelketa egin zuten Beheko tabernan. Aurtengo txapelketan bi bikotentzat sariak izan dira: Katran-ek eta IƱigo Eizmendik osatutako bikoteak oroitarri bana eskuratu zuten eta Igor Agirrezabalak eta Xabier Olaizolak, berriz, ardo botilak eraman zituzten etxera.

Larunbatean, berriz, bertso afariaren txanda izan zen. Bertan izan ziren Iker Zubeldia eta Xabier Zeberio giroa alaitzen. Atzo (igandea), berriz, goizean ume jolasak egin zituzten eta Ilunpe Pilota Elkartekoen pilota partidak ere izan ziren. Eguardia artean, artisau azoka eta Pagorriagako oreinen erakusketa izan ziren ikusgai. Arratsaldean, herri kirolen txanda izan zen. Urtero bezala, Matxinbentako produktuekin osatutako otarraren zozketa ere egin zuten. 6.025 zenbakiari egokitu zitzaion otarra, Kortzu baserriko Lore Etxeberriari hain zuzen.

Santa Ageda jaietako argazki bilduma ikusi hemen