Garikoitz Etxeberriari ongietorri ekitaldia egitea debekatu egin dute

Urola Kostako Hitza | Politika
2009ko ots. 6a, 19:02

Velasco epaileak eman du bihar (larunbata) egitekoa zen ekitaldia bertan behera uzteko agindua, Dignidad y Justiciaren eskariz

Ekitaldia "terrorismoa jendaurrean goratzea" litzatekeelakoan eta "biktimen samina" saihesteko eman du agindua epaileak

Azkeneko albisteak (larunbata, 21:10). Manifestazioa eta omenaldia egin dituzte azkenean.

Debekuaren aurrean, manifestazioa egin zuten larunbatean. ('Urola Kostako Hitza')  Argazki originala

Garikoitz Etxeberria Kafe azpeitiarrak astelehen goizean irten zuen kartzelatik, Haika-Segi gazte erakundeen auziko epaiak agindutako sei urteko zigorra osorik bete ondoren, eta biharko (larunbata) hari herrian ongietorria egitea iragarrita zegoen —19:00etan Frontoi Txikian ekitaldia eta herri afaria nahiz txotxa 21:00etan azoka plazan—, baina gaur arratsaldean Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak bi ekitaldiak debekatu egin zituen, "terrorismoa jendaurrean goratzea" delakoan eta "biktimen samina" saihesteko.

Dignidad y Justiciaren eskariz egindako autoa kaleratu du gaur Velasco epaileak. Autoan, biharko Azpeitian antolatuta dauden bi ekitaldiak aipatzen ditu, ongietorri ekitaldia eta afaria nahiz txotxa, eta biak debekatzen dituela azpimarratzen du.

Debekua agintzeaz gainera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari, Ertzaintzari, Espainiako Polizia Nazionalari eta Guardia Zibilari bi ekitaldiak aurrera eraman ez daitezen "neurriak hartzeko" eskatu die Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Era berean, ekitaldien debekuaren ondorioz gerta daitezken "legearen kontrako ekintzei" aurre hartzeko eskatu die.

Velasco epailearen arabera, Garikoitz Etxeberria Kafe-ri ongietorria egiteko herrian antolatu dituzten ekitaldiek «legez kanpoko helburua dute», "ETAko presoak eta harekin lotura duten legez kanpoko taldeak goraipatzea" bilatzen dutelako.

Etxeberria 2001eko martxoaren 6an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, beste hogeitaka gazterekin batera, eta bi alditan egin ditu sei urteok preso. 2005eko martxoaren 4an irten zuen libre aurreneko aldiz. Baina 2007ko otsailean berriro atxilotu eta kartzeleratu zuten.

Azkeneko albisteak (larunbata, otsailak 7, 21:10). Manifestazioa eta omenaldia egin dituzte azkenean. Garikoitz Etxeberria preso ohiari azkenean egin diote omenaldia, Gaztetxean, gaur (larunbata) gauean. Txotxa ere egin dute. Aurretik manifestazioa egin dute, 19:00ak aldera hasita. Jende asko elkartu da.

Alkateak ez du ahalbidetu ongietorria egitea (larunbata, otsailak 7, 14:00). Atzo Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu egin zuen gaur arratsalderako Azpeitian Garikoitz Etxeberria =iKafe=i Haikako preso ohiari antolatuta zegoen ongietorria eta, Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) Julian Eizmendi alkateari (EAJ) harrera beste leku batean egitea proposatu dion arren, honek ez die ezer ahalbidetu.

AAMk Udalari ekitaldia Izarraitz pilotalekuan egitea proposatu dio, beste ordu batean eta beste lelo batekin, txotxa ez duela egingo ere hitz eman dio, baina alkateak telefonoz erantzun dio Ertzaintzarekin hitz egin duela eta ezin dela ongi-etorria antolatu. "Alkateak ez du inolako borondaterik erakutsi arazo honi irtenbide justua emateko", esan du AAMk. "Ondorioz, aurrez aurre jarri gaitu Ertzaintzaren bortxa mehatxuarekin. Soluzio egokia aurkitu ordez, nahiago izan du afera polizia armatuen esku uztea, horiek izango baitira debekua bermatuko dutenak. Gure ustez, EAJren joko politikoaren adibide argia da gertatu dena, beste behin Auzitegi Nazionalari men egin baitio, herritarron biltzeko eta antolatzen eskubidea ukatuz. Bide batez, Espainiako Gobernuak Euskal Herrian ezarritako salbuespen egoeraren adibide argia da debekua".

Eizmendik gaur Urola Kostako Hitza-ri adierazi dionez, ostiral eguerdian izan zuen autoaren berri, Ertzaintza Azpeitiko Udaltzaingoarekin harremanetan jarri zelako. Berehala, ongietorri ekitaldia beste toki batean egiteko udaletxean eskaera egin zuen herritarrarekin hitz egin zuela adierazi du alkateak. "Espainiako Auzitegi Nazionaletik etorri da autoa eta Azpeitiko Udalak agindua bete behar du", dio Eizmendik.

Bidali:  

Erantzunak

aitor | 2009-02-06 : 20:02

Pnv.ko askok esan dute poztu direla KAFE aske geratzeaz, baino orain beraien alderdiak ertzaintza bidaliko dute bihar..... Zer nolako demokrata zintzoak zareten!!!

lekim | 2009-02-06 : 21:02

BIEN!!!!

azpeitiar | 2009-02-06 : 21:02

"biktimen samina" saihesteko
Hau ez du ulertzen, nortzuk dira ba KAFE-ren biktimak??

ardibeltza | 2009-02-07 : 02:02

Lekim parregurie ematiek..

matraka | 2009-02-07 : 12:02

LOTSAGARRIYE...

txikia | 2009-02-09 : 10:02

Han, Lekim demokratie atea zaigula...

ottaca | 2009-02-09 : 10:02

ziur kafe postu egin dela. Pakean utzi ezkero bere bizia berrezkuratuko dik. Ea gai den mafiatik ateratzen

atsaldez | 2009-02-09 : 12:02

lekim eure ustez haiz kriston gizona...

azpeiti | 2009-02-09 : 12:02

lekim, 6 urte sukuestrauta eon dan herritar bati ongi etorriye ematie Madrildik galerazi ta azpeititik betearazita gustoa??
PNV, lotsagarria da zuen jarrera. egunen batean egin duzuenaz erantzun beharko duzue. herriko gazte bat bahituta, eta zuek ezer ez esan eta egiteaz aparte, ongi etorria ematea ere galarazi egiten diguzue. historiako liburuetan herria eta herritarrak saldu zituzten traidore bezala agertuko dira zuen izenak.

egiak | 2009-02-09 : 12:02

Ekitaldi hori toki publikoetan egitearen aurka nago. Ezker abertzalea, familia eta lagunek ongi etorri ekitaldi bat egitea nahi badute hor daude Kiruri, Hotel Loiola edo azkenik egin den bezala Gaztetxea. Elkartzea egin dute eta ez diote inori molestatu, non dago arazoa?

egiak | 2009-02-09 : 13:02

"liburuetan herria eta herritarrak saldu zituzten traidore bezala agertuko dira zuen izenak" diozu... ta herritarren hilketak kondenatzen ez dutenak nola agertuko dira liburu hoietan?

aitortxo | 2009-02-09 : 17:02

egiak- batzuek askatzaile bezala besteak traidore herri zaltzaile bezala....

Iban | 2009-02-09 : 18:02

ha ba... zu bati bat geyo!!!

TxipliTxaplaPum | 2009-02-09 : 20:02

egiak, ba ez zekiat nola agertuko diren baino Europan aurrekari bat duen kasua esango diat. Irlandan, hik "terrorista" deitzen ditukanen famili guztiei, 12.000 € -ko saria eman zietek eta beraiek ere biktima direla onartu dik Parlamentuak. Hortxe daukak erantzuna. Eta IRAk 3000 pertsona baino gehiago hil zizkian.

egiak | 2009-02-10 : 00:02

Txipli, hemen traidore bakarrak hiltzaile nazkagarri taldea da...hau da ETA... hoiek bai drela traidoreak herriaren hitzari kaso putaik ez diotelako egiten... ez dixkurau....

jabi | 2009-02-10 : 11:02

Azpeiti eta txipli, zergaitik garai danetan fazistak pentsamolde berdiña daukate, "Gu gara patriotak, beste danak traidore batzuk besterik ez dira, denak akatu egin behar dira".

TxipliTxaplaPum | 2009-02-10 : 19:02

Eta politikakin barrenak gehiegi ez berotzea gomendatzen diat, osasunarentzat txarra izateaz aparte, egunen batean Ezker Abertzaleko lehendakaria izango duzulako/dugulako.

TxipliTxaplaPum | 2009-02-10 : 19:02

Ta ze esan hiri egiak, bost hitzetatik lau irainak bota dituk, nere erantzuna ez zaik gustatu antza. Nik egia bat esan diat. Orain dela bi aste gertatua.

TxipliTxaplaPum | 2009-02-10 : 19:02

jabi, hi antipodata jun haiz e? Nork esan dik ezer akabatzeaz inor? Kanpotarren bat sartzen baduk foroan hiltzearen alde gaudela pentsatuko dik, neurtu hire hitzak.

egiak | 2009-02-10 : 20:02

Irainak ETAren aurka ziren ez zeure aurka, ofenditzen bazara zuk jakingo dezu zergaitik den....
Ta ez dixkurau Txipli, egun batean ezker abertzaleko lehendakari bat egon ezkero, zaila inoiz ez bai dute hainbeste botu jazo, gehiengoaren nahia errezpetatuko dut. Gainera, ala balitz, ETA desagetu dela esan nahiko luke, pozik egongo nintzateke orduan...
Baino gauzak dauden bezala ikusirik barrenak bero agian zuk dauzkazu Patxi Lopez sozialista lehendakari bidean dagoela ikusirik....

TxipliTxaplaPum | 2009-02-10 : 22:02

egiak manipulador! jejeje. Ederki asko amoldatzen dituk gauzak hire erara. Hi ez nauk hire irainekin identifikatu, nik bakarrik esan diat bost hitzetatik lau irainak izan direla. Hi haiz hi erregaloa!

jabi | 2009-02-11 : 12:02

Txipli, ni antipodata jun naizela? nik dakitenez, ez Australian, eta ez Zelanda Berrian daukate talde politiko hiltzaile bat, zuk oso ondo ezagutzen duzun talde horren kideak usten dute beraiek direla hemengo "patriota" bakarrak, beste danok traidore batzuk besterik ez, eta horregatik usten dute edozein hiltzeko eskubidea dutela, Txipli mesedez baloiak ez bota kanpora eta gutxiago Australiaraino!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu