Jaione Unanue deklaratzera deitu dutela-eta manifestazioa egingo dute

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com | Politika
2009ko ots. 5a, 10:02

Manifestazioa bihar (ostirala) izango da, 19:30ean, herriko plazatik irtenda

Azpeitiko ezker abertzaleak "Euskal Herriaren aldeko lanean tinko eusteko" dio

Askatasuna alderdi politikoaren lotuta Baltasar Garzon Espainiako Audientzi Nazionaleko epaileak Jaione Unanue Kuka azpeitiarra deklaratzera deitu du bihar. Harekin batera, beste hamabi lagun ere deitu ditu, Demokrazia Hiru Milioi (D3M) eta Askatasuna alderdi politikoarekin lotuta. Azpeitian hori salatzeko manifestaziora deitu dute bihar, 19:30ean, herriko plazatik irtenda; aurretik herri batzarra egingo dute. Kriminalizaziorik ez! Independentistok aurrera lelo hartuta egin dute deia.

Azpeitiko ezker abertzaleak idatzi batean adierazi duenez, "bere babesa eman nahi dio Jaioneri eta Euskal Herriaren aldeko lanean tinko eusteko" mezua zabaldu nahi izan du. "Hauteskunde autonomisten atarian gauden honetan, Euskal Herriko salbuespen egoera inoiz baino nabarmenagoa da. Argi uzten digute eraso eta oztopo guzti hauekin proiektu politiko bat deuseztu nahi dutela, proiektu ezkertiar eta abertzalea hain zuzen".

Ezker abertzalearen kideen hitzetan, "Espainiako gobernuak errepresioaren bideari tinko heldu dio, hauteskundeetan bozka independentistak egon ez daitezen bere makineria guztia martxan jarria dauka". Taldearen ustez PNVk beldurra dio bozka abertzaleari eta gatazka politikoari konponbidea emango dioen eskenatoki demokratikoari. "Ez dute lortuko herritarrek daukaten aldaketa politikorako grina ezkutatzea, alferrik dabiltza agorturik dagoen marko autonomiko zatikatzaile eta eskubide urratzailearekin", adierazi dute.

Bidali:  

Erantzunak

txikia | 2009-02-05 : 17:02

PNVko luma zorrotz danak oporreta joan al die eo? hoi zozadie daona webgunie ostiakuek ezker abertzalekuek bakarrik hartzen hasi dienetik aurrea! Enpin, eo oporretan zabiltzete eo biolentzi klase batek axkure minimoik eztizue eiten.

lekim | 2009-02-05 : 18:02

Nere ustez hori ezta biolentziye.
Ta akordarazi iteizuet ezker abertzalie eongoala hauteskundetan (Aralar),......................

jabi | 2009-02-05 : 18:02

txikia, zuek esaten baduzute ETAren bilolentziarekin ez zaudetela ados, konponduta geratzen da arazo hau, nolako tonto aurpegia geratuko zitzaion Garzon-eri, zuen eskuan dago hori egitea.

muskildi | 2009-02-05 : 19:02

Ah eta bukatzeko ba al dakizu hau guztiye ai zala pasatzen su etenien PNVk beste aldera begiratu zuela ?( begiratu hemeroteka, garai horretan urkullu-imazen adierazpenak ).En fin...

muskildi | 2009-02-05 : 19:02

Ahaztu egin al zaizu su etenean lan politikoa egiteagatik hainbat euskal herritar atxilotu eta kartzeleratu zituztela ( kafe tarteko ) edo guardia zibilak hainbat euskal herritar torturatu zituztela edo dispertsioa bere horretan jarraitu zuela. Ah baino hori zuentzat nola ez dan biolentziye. ETAna biolentziye da baino hau guztiye ez...noski zuen seme edo alaba bati toka arte. Patetikuek zeate.

atsaldez | 2009-02-05 : 20:02

lekim... nik akordaazi nahi diat 200 000 pertsonak eztiyola botue aralarri eman nahi, batasunai ta ezin dala...

TxipliTxaplaPum | 2009-02-05 : 21:02

lekim, hik zeatik eztiyok ordun EA-i botatzen? Bakoitze dan alderdikue dek eta hire argumento hori hiru urteko ume bateke etzian emango.

TxipliTxaplaPum | 2009-02-05 : 21:02

Ez barkaiek, hire argumento hori PNV-kueke eztiabe ematen. Espainolistak emateiabe. Argumento hori Elpais eta Elmundoko artikulistak idazteizkiabe. Hortik ataitzak kontuek!

bugarte | 2009-02-05 : 22:02

Ni Aralar-ekoa banitz, eta hemen hainbatek Aralar erabiltzen duten modua ikusirik zera esango nuke. Ezker abertzaleik ( izena eta abizena jarriz gero kartzela eta krimininalzioa jasan dezake) hauteskundeetan egoteko eskubidea du. Eta mesedez ez erabili Aralak eskubide urraketa horri indarra kentzeko.Hemen demokrazioa o dago eta hemen 3.000.000 pertsonak behar dute demokrazioa. Ez erabli Aralar horretarako, ezkerekoen eta abertrzaleen eskubide urraketa ez dagoela defenditzeko edo desagertu egingo gara.

JoxeJoxe2 | 2009-02-06 : 09:02

Naiz eta razionalki ia euskal gizarte osoa ilegalizazioen aurka egon ( ni ere bai noski), jendea mobilizatzeko ez da nahikoa arrazoia edukitzearekin. Jendearen sentimentuek indar gehiago daukate arrazoiak baino. Kasu honetan nabarmena da ezker abertzaleak galdu egin duela euakal gizartearengan solidaridadea sortzeko kapazidadea. Ta hori ETAri zor dio.
Gainera,baloia ezker abertzalearen teilatuan dagoen ustea zabaldua dago.

epa | 2009-02-06 : 12:02

Bai, hoixe. "Baloia ezker abertzalearen teilatuan" dagoela: hemen ezker abertzaleak urratsak ematen ditu eta kartzeleratuak izaten dira ahalegina egiten duten kide horiek. Ez ahaztu negoziazioko mahai politikoan parte-hartu zuten ezker abertzaleko kideek oraindik ere kartzelan segitzen dutela. Ta gainea, lotsa gutxi "baloia ezker abertzalearen teilatuan" dagoela esateko. Eta beste guztiei zer, haizeak eraman al die teilatua?

atsaldez | 2009-02-06 : 13:02

Joxe, hik esatekenakin enatxiok ados. ETAk sentimentuk sortzetxik baño hitzeñ eziñeke bai!! 200 000 pertsonai leporatzie terrorismun konplize diela eo, aiyek herriyen ikusi nahi dituenak terrorista diela... horrek eztik sentimentuik sortzen? eztik sentimentuik sortzen herriyen eon dien ta engoien preso politikuen egoeri ikustiek? kriminalizaziyuek eztik sentimentuik sortzen... hiri eztixkik sortuko, iwal baloie alde baten bakarrik ikusi nahi dek... Hire sentimentuek zuzen zuzenin ezkerran kontrakuk dituk, eztik amorruik ematen 200 000 pertsonai ahue ixtiek, ta sentimentuk sortzetxik gañontzeko danak ala? Eure barrun beitu zak, ta eñtzak danok inberko genukena: eñtzak taula bat nun herri honen biktimak jartzen haste aizen... Gauzak eztituk ez partido batek erakutsi nahi ditunak bezelakuk eta ez bestik erakutsi nahi ditunak!!
Hire baloien kontu horren goraberan berriz, baloie zerdalata zakek ezkerrak? PNVk erantzukizunik eztik hartu nahi arazo hauetan, beti baloiek kanpoa, beti kanpoa... Baño aldiz, negoziaziyo ta arreglue gerturatzen ai dan eñien gertuo eon nahi dik... Hori nere iritziz faltsukeiye dek... PNV herriyen aurrin ez etika ta ez balore eztaukela erakusten ai dek... gobernau ein nahi dik, baño eztek gai, eztek gai arazuei aurre eiteko, "mea culpae" bat esateko... Eztituk artzai onak.

txikia | 2009-02-06 : 14:02

"Nere ustez hori ezta biolentziye" diozu Lekim. Alderdi bat martxan jartzeatik inputatzie eztala biolentziye? gazte mugimenduen lana eiteaatik 6 urte kartzelan pasatzie (ekintza zehatz konkretu bateatik akusatu gabe, ez ahaztu!) eztala biolentziye? alderdiyek porlaputacara legez kanpo lagatzie eztala biolentziye? ejem... Ni ere hasi ninteke: nere ustez azpeitiyek hondartzie dauke. Nere ustez Xoxote da munduko mendik handiyena. Nere ustez ni naiz munduen guapuena... eta tipo horta. Baina realidadie realidadide da ta kitto. ETAk egiten duena biolentoa da. Estatu espainolak ere biolentzia darabilki, ordie, euskaldunokin.

JoxeJoxe2 | 2009-02-06 : 15:02

epa,
Barkatu nik hala pentsatzea, baina nik ez dut ikusten ETAk armak laga arte estatu espainiarrak bere jarrerarik aldatuko duenik. Nahi badezu horri lotsa gutxi edukitzea deitu, nik realista izatea deitzen diot.
atsaldez,
hik aipatutako injustizia horiek neri ere sortzen zizkidatek sentimenduak, baina Uriaren erahilketak sortutakoak fuerteagoak dituk. Hotz hotzean pentsatuta, batak ez dik bestea kentzen, baina pertsonak ez diagu horrela funtzionatzen. Ta oker banago, heuk eman esplikazio hobea, zergaitik ez da euskal gizarte osoa mobilizatu injustizia hauen aurrean?
Ta baloie zein teilatutan dagoen esaten dudanean ez nauk ari kulpak partitzen, nere ustez egoera nola desblokeatuko den esaten baizik. ETAk armak lagatziez aparte, nola ustek egoerie desblokeauko dala? Ta ez nauk ari galdetzen zer gertatu beharko lukeen, baizik eta zer gertatuko den.

Oihenart | 2009-02-06 : 16:02

Barkatu JoxeJoxe2, nik uste dut ez euskal gizarteak bakarrik, gizarte osoak galdu duela uste dut nik. Bilbon Ibarretxeri babesa emateko egin zen manifestazioa, Ezker Abertzaleak Euskal Preso Politikoei babesa emateko antolatu zuena baino haundiagoa izan al zen? Ez. Komunikabide atzerritarrek esan zuten inoizko haundienetako bat izan zela, orain dela hilabete batzuk. Kontutan hartzen badugu EAJ-k hauteskundeetan Ezker Abertzaleak baino babes haundiagoa duela, ondorio batera iristen gara, nahi edo ez nahi. Honako hau da. Ezker Abertzaleak beste alderdiek baino indar haundiagoa duela bere jendea batzeko. Alderdi batu bat dela eta bera osatzen duten euskalkumeek, inungo interes lukratiborik gabe jarraitzen dutela aurpegia emanez. Xoxik jaso gabe, kartzelara joateko inungo beldurrik gabe, beti tinko. Hori da Espainiak inoiz hautsiko ez duena.

JoxeJoxe2 | 2009-02-06 : 16:02

Ohienart,
Ez konparatu ezker abertzalea jasaten ari dena Ibarretxeren aurkako epaiketarekin, pare bat mahi nazional barruan daude eta Ibarretxek gehienez inabilitazioa eduki jokoan.
Egunen batean Ibarretxe kartzelaratzen badute orduan konparatu.
Konturatu gabe zeuk ere onartu dezu. Epaiketa ez bait zen Ibarretxeren aurka bakarrik, ezker abertzalekoak ziren inputatu nagusiak eta Ibarretxe " colaborador necesario". Ta hala ta guztiz ere bazirudien Ibarretxe zela protagonista nagusia.
Epaiketak aurrera ez jarraitzeko arrazoi nagusia euskal gizartearen erantzunaren beldurra izan da, baina ez ezker abertzaleagatik, Ibarretxegatik baizik.

txikia | 2009-02-06 : 17:02

JoxeJoxe2
"hik aipatutako injustizia horiek neri ere sortzen zizkidatek sentimenduak..."."Hotz hotzean pentsatuta, batak ez dik bestea kentzen, baina pertsonak ez diagu horrela funtzionatzen" diok ezker abertzalearen kontrako erasoen aurrien ez mobilizatzie justifikatzeko. Argumento horrek ez al like baliyoko ezker abertzaliek ETAn indarkeriye ez kondenatzie justifikatzeko?

Oruam | 2009-02-06 : 18:02

Noski baietz!!!!! Horregatikan bakoitzak komeni zaiona "kondenatzen" du, eta horregatik bakoitza ondo iruditzen zaion manifestaziora joaten. Bakoitzak bere iritzia dauka eta bakoitzak ikusten du zer dagoen ondo eta zer gaizki. Eta bakiotzak gertuen daukana sentitzen du. Nik nerearekin jarraituko det, neretzako kondenagarria da ezker abertzaleari egiten diotena, baino ni ez naiz manifestatzio horietara joango. Baino nere ustez herri hontako gauzarik grabeena ez da ezker abertzaleari egiten diotena, ETAk Euskal Herriari egiten diona baizik. ETAk jendea hil egiten du eta mehatxatu baita ere, bai oso gogorra da espetxean egotea, baita ere ETAren mehatxupean bizitzea, hori ez dezgun ahaztu.

aitortxo | 2009-02-06 : 20:02

ONU-k berak espainiako alderdi legea zalantzan jartzen ari da eta hemen oraindik batzuek zertan ari diren astarranik gabe , onartzeko justifikazio ilogikoak agetzen ari dira . Hori bai egiten zaidala arrigarria , garzonengandik datozten ikerketak impulso politiko nabarmena dauka alderdiaren legea bezala eta badirudi independentzi juridikoa zalantzan dagoela behin eta berriz . .. nahiz eta batzuk berriz ere bere konbenientzira ixildu . Hori ez da bidea ez paqkerantz ez ere konponbidera, bakar bakarrik hiru euskaldeko lehendakaritzara .sasidemokrazi hau oraindek geiago murrizteko . hau onartzen duenak ba du demokraziaren lezio premia besteak beste....

Aurrezaurre | 2009-02-09 : 09:02

Oihenart, iraingarriye iruitze zitek danon ondare dan idazle haundi baten izenaz jabetu eta iritzi politikuek, eo beste eozein eratakuek, ematen ibiltzie. Faborez eskatzeiat jokabide hori baztartzeko. Eta etzat iruitzen Uztarriak'e onartu beherko lukenik.

atsaldez | 2009-02-09 : 12:02

hemen bakoitzek bere txilborrai earki beitze ziok eh... gañontzekuk bost!! ibarretxe sartu ezkeo bajiñabat moitukoituan, ta demokrata bati berdiñ izenbertziok zeñ sartzeben zuluen, arrazoie inporta bertziok besteik ez!! egoerie desblokeau? lelengo nahi izen berdek, ta PNVn nahi hori dudan jartzeiat, urkullu ta kompañia aitzie...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu