Sokamutilen arteko bazkaria antolatu dute otsailaren 14an
Gizartea
2009ko ots. 3a, 16:02
Gaur egun sokamuturrean sokan ibiltzen direnak eta ibili izandakoak biltzeko asmoa dute
Udaleteko Festetako batzordeburu izandakoak ere bazkarira joango dira
Sokamutilek bazkaria antolatu dute hilaren 14rako, Loiola Hotelean, 14:00etan. Bertan, sokamutil ibilitakoak eta gaur egun dabiltzanak biltzeko asmoa dute.
Ekimena berria da. Sokamutilen esanetan inoiz ez dute horrelakorik egin eta bazkarian 40 bat lagun biltzea espero dute. Sokamutilez gainera, udaletxean Festetako batzordeburu izandakoak ere bilduko dira hilaren14an.
Bateren batek bazkarira joan nahiko balu honako telefono hauetako batera deitu besterik ez du: 665 702914 (Fernando) edo 635 743420 (Patxo).
Erantzunak
2009-02-04 : 15:02
|Bai, esplanada bikaina dago bai sokamuturreko gizon puska bakoitzari lepotik soka lodi bat lotu eta 40 bat zezenen artean sartzeko. Banaka banaka eh! Gizon adoretsu gisa.
2009-02-04 : 16:02
|Hi gaztie txakurrik ba al daukek??
2009-02-05 : 14:02
|Ez, baina eduki arren ez dut uste esan dudanarekiko kontraesanik aurkitzeko gai izango zarenik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
botijo | 2009-02-04 : 12:02
Bazkaldu ta gero zezena ateatzie ez al dezue pentsau?? Hotel Loila kanpuen esplanada earra badao hortako!!