Artzai iñudeen ekitaldirako danborjoleak bilatzen ari da Udala

Uztarria.eus 2009ko urt. 30a, 10:01

Entseguak Itsasi dantza taldearen egoitzan egingo dira, otsailaren 13an eta 19an, 21:00etan

Artzai-Iñudeen desfilean ateratzen diren inauterietako pertsonaiak osatzeko ere jendea behar

Inauteriak hurbiltzen ari dira pixkanaka eta dagoeneko prestaketak hasi dira. Elegante Eguneko Artzai Iñudeen ekitaldian danborjoleak berreskuratu nahi ditu Udalak eta horregatik, Festa Batzordeak bertan parte hartu nahi dutenentzat deialdia egin du. Entseguak Itsasi dantza taldearen egoitzan egingo dira, otsailaren 13an eta 19an, 21:00etan.

Bestalde, Artzai-Iñudeen desfilean ateratzen diren inauterietako pertsonaiak osatzeko ere jendea behar da eta hor ere parte hartu nahi duenak ateak zabalik edukiko dituela adierazi dute Festa Batzordetik.

Parte hartzeko asmoa duenak Udaleko Kultura Sailean eman behar du izena, 943 15 70 68 telefono zenbakira deitua.