Urola Erdia, FITUR turismo azokan ordezkatuta

Uztarria.eus | Ekonomia
2009ko urt. 29a, 12:01

Atzo (asteazkena) Madrilen zabaldu zuten munduko bigarren turismo azoka garrantzitsuena dena

Euskadiko eskaintza turistikoaren barnean integratuko da Azpeitiko eskaintza, Urola Erdikoarekin batera

FITUR azoka.  Argazki originala

Iraurgi Lantzenek eskutik, Urola Erdiko eskaintza turistikoa Madrilgo FITUR nazioarteko turismo azokan present da. Atzo zabaldu zuten nazioarteko turismo azoka eta bertan munduko 170 herrialde ordezkatuta daude.

Euskadiko eskaintza turistikoaren barnean integratuko da Azpeitiko eskaintza, Urola Erdikoarekin batera. Azokara hurbiltzen direnek Loiolako Santutegia edo Trenaren Euskal Museoari buruzko informazioa lortzeko aukera izango dute.

Euskal Herriko turismo eskaintza aurkezteko Euskadi...made in marka berria asmatu dute. Datozen hiru egunetan azoka bisitatzen dutenek Berdea eta Kostaldea lelopean aurkituko du Uroka Kosta eskualdearen eskaintza, Gipuzkoa eta Bizkaia barnekaldeko eta Arabako beste hainbat baliabide eta proiekturekin mostradorea elkarbanatzen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu