Azpeitiarrak hautagai Eusko Legebiltzarrerako

Uztarria.eus 2009ko urt. 29a, 12:01

Alex Etxeberria (EAJ), Julian Unanue (EA), Gurutz Ansola (EA), Jose Luis Otamendi (D3M), Miren Odriozola (D3M), Miren Garmendia (Aralar) eta Manoni Uranga (PSE-EE) aurkeztuko dira

Martxoaren 1ean izango dira hauteskundeak

Martxoaren 1ean izango dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, atzo (asteazkena) argitaratu zituzten EAEko Buletin Ofizialean hautagaitzak, eta badira azpeitiarrak haien artean. Uztarria.com-ek identifikatu dituenez behintzat, hauek:

EAJ-Gipuzkoa. Alex Etxeberria 8. lekuan.
EA-Gipuzkoa. Julian Unanue 13. eta Gurutz Ansola 25.
D3M-Gipuzkoa. Jose Luis Otamendi 8 eta Miren Odriozola 11.
Aralar-Gipuzkoa. Miren Garmendia 15.
PSE-EE-Gipuzkoa. Manoni Uranga 24.

PP-Gipuzkoatik Julia Tercero Azpeitiko zinegotzi izandakoa ere aurkeztuko da (donostiarra da hura), 19. tokian.

Espainiako Gobernuak iragarria du Demokrazia Hiru Milioi (D3M) eta Askatasunaren kontrako helegiteak jarriko dituela, "ETAren aginduetara" daudelako. Otsailaren 3an, 4an eta 5ean jar daitezke helegiteak, eta kanpaina 13an hasiko da.

D3M hautesle plataforma eratu berria da. Askatasuna alderdi politikoa, berriz, 1998an sortu zuten eta Eusko Legebiltzarrerako 2001eko bozetan baino ez da aurkeztu: bost boto lortu zituen Azpeitian, %0,05.

Ikusi aurtengo zerrenda guztiak Berria.infon.

Hona hemen Eusko Legebiltzarrerako Azpeitiko 2005eko emaitzak.