AAMk salatu du Guardia Zibilak Azpeitian bi gazte ordu erdiz atxiki dituela

Uztarria.eus | Politika
2009ko urt. 28a, 16:01

Herritarrak atzo presoen eskubideen aldeko pankarta jartzen ari zirela identifikatu eta galdekatu egin zituzten, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dioenez, "Intxaurrondora eramateko mehatxu eginez"

Guardia Zibilaren kontrolen "helburua herritarren artean beldurra zabaltzea da"

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) salatu du Urola Kosta eskualdean guardia zibil ugari ibili zela atzo (asteartea) arratsaldean eta, besteak beste, Azpeitian bi gazte identifikatu eta galdekatu zituztela. Kontrol "handiak" jarri zituzten, AAMk dioenez, eta, haren iritziz, "itogarria" izan zen egoera.

Azpeitian euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazio baterako dei egiten zuen pankarta bat jartzen ari ziren bi gazte gelditu eta ordu erdi baino gehiagoz eduki zituen Guardia Zibilak, AAMk gaur esan duenez. "Identifikatu eta galdekatu egin zituzten. Gazteetako batek Espainiako Nortasun Agiririk ez zuen soinean une horretan eta guardia zibilek Intxaurrondora eramateko mehatxu egin zioten. Azkenean guardia zibilek alde egin zuten".

Kontrol horien "helburua herritarren artean beldurra zabaltzea" dela dio Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. "Guardia Zibilak tortura, jazarpena, inpunitatea eta errepresioa baino ez dute ekarri Euskal Herrira. Hemendik alde egin dezatela eskatzen diegu polizia torturatzaile guztiei, herri honek dituen arazoen konponbidea ez baita polizia eta errepresio gehiagorekin etorriko".

Bidali:  

Erantzunak

maddik | 2009-01-29 : 11:01

Ze isilik dagoen jendea...

erdikalekue | 2009-01-29 : 12:01

oindala ez asko nei bakarrik gerau zieben hordu ta erdin pareta beira....ta enitzen negarres ibili gero...lagunei parreska kontatzen ibili nitzen da??
au lerdokeie..

ERITZ | 2009-01-29 : 12:01

Ze azkar mugitzen garen 2 gazteri karneta eskatu dietela ta...
Beti horrela esango bagenu geure iritzia(Herritarra erahil zutenean ere...)...
GUARDIA CIVIL ALDE HEMENDIK!!!
ETA ALDE HEMENDIK!!!

JoxeJoxe2 | 2009-01-29 : 14:01

Niri grazia egitendidatenak AABko hauek dira. Orain dela gutxi eskatzen zuten ertzantzaren desagerpena, orain Guardiazibilei "alde hemendik" eta ETAri zer?
Zer ulertu behar da, AABren ustez hemen armak erabii behar dituen bakarra ETA dala?

4 | 2009-01-29 : 14:01

ta graziye eintzian ordu ta erdin pareta beira eotiek?? nei etzik iruitzen. neri iruditzen zait horrelako gauzak salatu einber diela(beste asko bezela). ALDE HEMNDIK!!!!

Xebaxtian | 2009-01-29 : 16:01

Grazia handia egingo dik agian, baina AAMko kide asko errepresioa salatu eta presoei laguntza emate hutsagatik espetxean zeudek, urte luzetarako gainera. Aze grazia AAMko hauek, bai, aze grazia.
AAMk ez dik Inaxioren hilketaren inguruan ezer esan, ezta hilabete batzuk lehenago Altuna Y Uriarentzat azpikontrata lanetan AHT egiten ari zen etorkinaren hilketaren inguruan ere. Ezta orain dela bi aste bere senarrak hil zuen emakumearen kasuan ere.
Bere lana presoak babestea eta estatuen errepresioa salatzea duk, beraiek horrela erabaki diatelako, eta kitto. Eta herri honetako beste biolentzia askoren gainean ez ditek hitz egiten, beraiek horrela erabaki dutelako.

JoxeJoxe2 | 2009-01-29 : 17:01

Argi zegok AAMren funtzioa ez dela ETA salatzea.
Gertatzen dena dek alde batetako erasoak bakarrik salatzen baditu, sinesgarritasuna galtzen duela.
AAM ertzantza desagertarazteko eskatzen ari denean, niri sortzen didan sentsazio dek ertzantzaren aurrean diana bat jartzen ari dela. Behar bada ez dik horretarako egingo, baina ETA ez salatuz lortzen duen efektua horixe duk,nik eta beste askok hori pentsatzea.

JoxeJoxe2 | 2009-01-29 : 18:01

Hik esan duan bezala, inoren gaineko salaketa egitea ez duk bere gainean diana jartzea, ezta AAMren gainean ere.
Ikusita ETA ez salatzeak zein ondorio ekarri dizkion (beraiek erabakita), argi zegok erabaki okerra izan dela.

Xebaxtian | 2009-01-29 : 18:01

Uler zezaketa hire begietara sinisgarritasuna galtzea. Norberak bere argumentuak dizkik horretarako. Baina niretzat arriskutsua duk esaten duana. Inoren gaineko salaketa egitea ez duk bere gainean diana jartzea.
Entzutegi nazionaleko epaileak hain zuzen hire argudio bera erabili zian AAMko kide hoiek guztiak espetxean sartzeko, eta han zeudek oraindik. Tortura salatzearekin guardia zibilak dianan jartzen omen zizteaten, epaitegiak salatzeagatik epaileak, ertzainen bortizkeria salatzeagatik ertzainak Salaketa politikoa delitu bilakatzea duk hori. Arriskutsua inondik ere.

Xebaxtian | 2009-01-29 : 20:01

1- Nik ez diat esan hik AAMri salaketa egin eta bere gainean diana jarri duanik. Nik esan diat AAMko kideak zigortzeko entzutegi nazionaleko epaile batek emandako argudioak hirearen berdin berdinak ditukela.
2- Erabaki zuzenak edo okerrak ez dituk neurtzen erabaki horiek hartzeak dakartzan ondorioetan. Nik behintzat ez dizkiat horrela neurtzen. Bestela Martxelo Otamendik ere ez zian erabaki zuzena hartu Egunkariako zuzendari kargua hartu zuenean. Begira zein ondorio pairatu behar izan zian.
3- Dena den, ondorioa ez diat uste ETA ez salatzeak ekarri dionik. Egin duenagatik zigortu diate, ondo zigortu ere, eta ez esan ez duenagatik.

nekane | 2009-01-29 : 21:01

Joxe Joxe!
Mariano Ferrerren lan eraginkorra?
Hire kontzientziari etziok behintzat astindu handirik eman!

JoxeJoxe2 | 2009-01-29 : 21:01

1- Epaile baten argudioak nireen berdinak izateak ez zidak arrazoirik kentzen
2-Martxelo Otamendiren adibidea ez dek berdina.Zuzendari kargua hartu zuenean alde on asko ikusiko zizkioan kargua hartzeari. AAMren kasuan zein alde on zeukak ETAren indarkeria ez gaitzesteak?
3- Zigorrarena ez dek txarrena, txarrena dek bere helburuak lortzeko ere kaltegarria dela ETArekiko somatzen den dependentzia ( benetakoa edo ez). Adibide bezala jarriko diat Mariano Ferreren kasua. Bere babesa AAMkegindako mila manifestazio baino eraginkorragoa izan duk jendearen kontzientziak astintzeko orduan 18/98 kasuan.

JoxeJoxe2 | 2009-01-29 : 22:01

nekane,
Argumentau zan esandako hori.

Xebaxtian | 2009-01-29 : 22:01

1- Epaile horrek hire argudio berdinak erabili dizkik lan politikoa egiteagatik, errepresioa salatzeagatik eta presoei laguntzeagatik hainbat euskal herritar 8 urterako espetxeratu eta sakabanatzeko. Mariano Ferrerren lana goraipatzea eta argudio hauen alde egitea ez diat uste oso osagarriak direnik. Baina tira, hik ikusiko duk.
2- Amnistiaren Aldeko Mugimendua estatuen errepresioaren aurka eta presoen alde lan egiteko sortu huan orain dela urte asko. Etzekiat ETA ez gaitzesteak zein alde on ekarri dion, dakidana da ETA ez gaitzestea ez dela izan bera zigortzeko arrazoia.
3- Mariano Ferrerren lana gutxietsi gabe, urte guzti hauetan torturatuak izan direnei, preso egon direnei, epaiketak izan dituztenei, munduan zehar tortura eta espetxea ekiditeko ihesean dabiltzanei, egun dauden 700 preso baino gehiagori eta hauen senideei galdetu beharko geniekek azken 30 urteetan AAMk egin duen lana eraginkorra izan zaien edo ez. Galdetu beharko zieagu Unai Romanori, Joxi eta Joxeanen senideei, Joxe Arregiren senideei. Galdetu beharko zieagu PNV, PSOE eta PPko bat baino gehiagori beraien seme-alabak atxilotu dituztenean nora joan diren ate joka, eta nork ireki dien atea beraien ideologia politikoa zein den galdetu gabe. Baina segi hauek egindako lana mesprezatzen, hiru manifestazio antolatu eta lau ohiu bakarrik dedikatuko balira bezala. Eskertzekoa iruditzen zaidak Marianoren lana, baina urte luzez egin den lan isila ere asko baloratzen zieat beste askori. Are gehiago lan hori espetxearekin ordaintzen ari diren hoiei guztiei.

JoxeJoxe2 | 2009-01-29 : 23:01

1- Nik guztiz konpatibleak ikusten dizkiat AAMk ETAgandik urrutiratu behar lukeela pentsatzea eta Marianok egin duen bezala pruebarik gabe pertsona batzuk ezin direla kartzelaratu esatea.
2- Ez gaitzestea behar bada ez huan izango kartzelaratzeko arrazoia, baina seguru gaitzesteak asko zailduko lukeela kartzelaratzea. Epaileek erabiltzen duten argumentua dek AAMren funtzioa presoak eta beren ingurukoak kontrolatzea dela, eta AAMk ez dik ezer egiten hau horrela ez dela ikusarazteko.
3- Seguru natxeok AAMk lan haundia egin duela presoen alde,baina ukaezina dek momentu hauetan euskal gizartearentzat orokorrean oso zaila dela AMMrekin bat egitea ( nork onartu zezakek adibidez poliziarik gabeko gizarte bat dirudienez AAMk eskatzen duen bezala). Ezker abertzalekoa ez den jendearengan ailegatzeko AAMk duen gaitasuna zero dek. Mariano Ferrerena berriz haundia.

rokandrola | 2009-01-30 : 01:01

Penarik ez... etxean edo lanean gaudoi ez zaigu hori gertatzen...lata puta ematen kartelakin? ba hori... egurra...jejejejeje

Xebaxtian | 2009-01-30 : 09:01

Egurra? Nork nori? Hemen egurra ematen duen asko zegok, eta ondorioz hartzen duena ere bai. Gero ez etorri negarrez beste batzuek egurra hartzen dutenean. Orduan ere ea parre lerdo hori egiten duan!

Xebaxtian | 2009-01-30 : 10:01

Nik ez diat inorentzat egurrik nahi, inorentzat ez. Beraz ez adi hona etorri kaka esplikatzera. Nik esan diat egurra alde askotan dagoela, eta zoritxarrez horrela duk. Gorrotoa nik? Hi ari haiz hemen probokazio merkeekin egurra predikatzen, eta ez ni. Gizajoa!

rokandrola | 2009-01-30 : 10:01

Xebastian, atera duk benetako gorrotoa, barruan hori nahi bai dezue, etsaiaren odola, egurra eman zuek bezala pentsatzen ez dutenei...ba zuek ere jaso behar dezue zeuena...ETA POZTEN NAIZ!!!!

rokandrola | 2009-01-30 : 19:01

Neri ere zure bezelakoak botagurea ematen didazue... horregatik pozten naiz, noizeanbehin ere merezi dezutena jazotzearekin...zer nahi dezue, beti zuek egurra ematea eta ez jazotzea???

4 | 2009-01-30 : 19:01

akats bat ein diat: olako graziye egingo al zian beste edozein...

4 | 2009-01-30 : 19:01

i rokandrola, pankartak jartzeatik egurra ematie oso ondo iruitze zaik emateikenez (gaƱa kiston graziye eiteik). Olako graziye aluan beste edozein alderditakuek baldin baituan kartelak ipintzen ai ituanak eta egurre emate ziana "beste norbait" izengo bauan???
i bezelako jendiek NAZKIE emate zitek

rokandrola | 2009-01-31 : 11:01

badirudi atsaldez baino goizean ere lerdo asko dabiltzala Azpeitin....

atsaldez | 2009-01-31 : 11:01

hi rokandrola, hik segi zak etzien rokandrola jotzen, lanien o nahi dekena... leno nahiko txorakei eztaiu aitzen ta...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu