Udal zerbitzuetan aritzeko hezitzaileen lan poltsa zabaldu dute

Uztarria.eus 2009ko urt. 26a, 13:01

Izen-ematea hilaren 31ra arte dago irekita

Curriculumak Gazte Informazio Bulegoan eta Zapo Txoko gaztelekuan aurkeztu behar dira

Udal zerbitzuetan lan egiteko interesa duten hezitzaileen lan poltsa zabaldu du Jauzika Heziketa Elkarteak. Interesa dutenek hilaren 31ra arte eman dezakete izena. Curriculumak Gazte Informazio Bulegoan, goizez eta arratsaldez, edo Zapo Txoko gaztelekuan, arratsaldez, aurkeztu behar dira.

Informazio gehiago nahi duenak 943 15 71 61 edo 943 15 71 60 telefono zenbakira deitu behar du.