Larunbata da Demokrazia Hiru Milloi plataformaren alde sinatzeko azken eguna

Uztarria.eus 2009ko urt. 23a, 11:01
Urtarrilaren 10ean aurkeztu zuten D3M plataforma, Bilbon.

Oraingoz, 350 herritarrek sinatu dute Azpeitian

Plataformak 5.700 sinadura lortu behar ditu Gipuzkoan

Martxoaren 1ean Euskal Autonomia Erkidegoko hausteskundeak egingo dira, eta Demokrazioa 3.000.000 (D3M) hautesleen elkarteak hauteskunde horietan hautagaiak aurkezteko sinadura bilketa jarri zuen martxan. Bihar, larunbata, izango da sinadura emateko azken eguna.

Plataformak 5.700 sinadura lortu behar ditu Gipuzkoan. Azpeitian, urtarrilaren 12ean jarri zuten sinadurak biltzeko mahaia, udaletxean eta, oraingoz, 350 azpeitiarrek sinatu dute. Bihar goizez soilik egongo da sinatzeko aukera, 09:00etatik 12:45ak arte.