Azokako baserritarrekin bilera egingo dute gaur, osteguna

Urola Kostako Hitza eta uztarria.com 2009ko urt. 22a, 10:01

Bilera Sindikatu Zaharrean egingo dute haiekin Udalak eta EHNEk, 10:00etan

Baserritarrek euren kezkak eta iradokizunak azaltzeko aukera izango dute

Baserriko produktuak merkatutzeari buruz Udala eta EHNE egiten ari diren proiektuaren barruan, Azpeitiko azokako baserritarrekin bilera deitu dute gaur, osteguna, 10:00etan, Sindikatu Zaharreko bigarren solairuan.

Gaur egingo duten batzarrean, azokan egoten diten baserritarren kezkaz eta proposamenak jaso nahi dituzte.

Bestalde, arreta bulegoa ireki zuen Udalak, elkarrizketatuak izango ez diren herritarrek euren iritziak eta proposamenak helaraz ditzaten. Arreta bulegoa astearte goizetan, 10:00etatik 13:30era, eta ostegun arratsaldetan, 16:00etatik 19:30era, egongo da zabalik, Sindikatu Zaharreko bigarren solairuan.