Inazio Uriaren hilketa bere gain hartu du ETAk

Uztarria.eus 2009ko urt. 21a, 12:01

Berria eta Gara egunkarietara agiria bidali du ETAk

Azpeitiarra "AHTren lanetan bereganatutako erantzukizunagatik" eta "ETAren zerga iraultzailea" ez ordaintzeagatik hil zutela dio erakunde armatuak

Erreakzioak

Inazio Uria enpresaburuaren hilketa bere gain hartu du ETAk, Berria eta Gara egunkariei bidalitako agirian. EITBren egoitzaren kontra jarritako bonba-autoa eta Bilboko Arnotegi mendian hedagailu baten kontra eginiko atentua ere bere gain hartu ditu erakunde armatuak.

ETAk "abenduaren 3an, Azpeitian, Altuna y Uria, Asfatos Urretxu eta Hormigones Ekarri entrepesetako buru zen Ignacio Uria Mendizabalen exekuxioa" hartu du bere gain. "Euskal Herriari inposatutako Abiadura Handiko Trenaren lanetan bereraganatuko erantzukizunagatik eta ETAren zerga iraultzailea ordaintzeari uko egiteagatik".

Inazio Uriaren hilketa “ETAk AHTren aurka daraman kanpaina armatuan kokaturik dago. Ignacio Uria Mendizabalek, bere bi anaiekin batera, zuzentzen zituen entrepresak AHTren lanetan dihardute. AHTren lanetan jarraituko duten arduradunak, eta beren ondasunak, ETAren helburu izango dira”.

ETAren agiria osorik irakurri: Berria, Gara