Saharari elkartasuna adierazteko astea antolatu dute

Uztarria.eus 2009ko urt. 19a, 10:01
Aurreko urtean Saharako herriaren egoerari buruzko erakusketa egin zuten Betharramdarretan. (Nerea Uranga)

Gaur (astelehena) emango diote hasiera Khamar Saharar Herriaren Aldeko taldeak antolatu duen asteari

Hurrengo zazpi egunetan hitzaldiak eta film emanaldiak izango dira; iaz bezala, janari bilketa ere egingo dute

Saharar herriari elkartasuna adierazteko astea antolatu du Khamar Saharar Herriaren Aldeko taldeak, Sahararren egoera azaltzeko eta salatzeko helburuarekin. Gaur (astelehena) emango diote hasiera asteari eta lehen ekimen bezala, Alde Zaharreko dendetako erakuslehioetan Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetako hainbat argazki jarriko dituzte.

Aste osoan hitzaldi eta emanaldi ezberdinak izango dira. Hilaren 24ean, iaz bezala, janari bilketa egingo dute. Udaletxe azpian eta Sanjuandegin jarriko dituzte postuak eta egun horretan biltzen den janaria, udaberrian euskal Karabanan bidaliko da Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetara. Antolatzaileen esanetan, "gaur egun, ezinbestea dute sahararrek nazioarteko herritarren laguntza hau. Izan ere, gero eta laguntza gutxiago dute instituzioetatik".

Saharar Herriari Elkartasuna Adierazteko Astea. Egitaraua:

Urtarrilak 21, asteazkena

Embare Zubeir sahararraren hitzaldia

  • Non: Sindikatu Zaharrean
  • Ordua: 19:30ean

Urtarrilak 22, osteguna

Umeentzat emanaldia

  • Non: Iturri txiki ludotekan
  • Ordua: 18:00etan

14 Kilometros DVDaren emanaldia

  • Non: Betharram aretoan
  • Ordua: 21:30ean

Urtarrilak 23, ostirala

Umeentzat emanaldia

  • Non: Txiki-txoko ludotekan
  • Ordua: 18:00etan

Fatma Mohamed Salemen hitzaldia (Frente Polisarioak EAEn duen arduraduna)

  • Non: Sindikatu Zaharrean
  • Ordua: 19:30ean

Urtarrilak 24, larunbatean

Sahara errefuxiatuen kanpamentura bidaltzeko janari bilketa

Bilduko diren janariak: arroza, lekaleak (lentejak, babakĀ…), atuna eta sardinak latan, konpresak eta azukrea

  • Non: Udaletxe Azpian eta Sanjuandegin (Izaro ondoan)
  • Ordua: Goizeko 10:00etatik, 20:00ak arte

DVD emanaldia: En un Mundo Libre

  • Non: Betharram aretoan
  • Ordua: 22:00etan

Urtarrilak 25, igandea

DVD emanaldia: En un Mundo Libre

  • Non: Betharram aretoan
  • Ordua: 19:30etan