Larunbatean AHTren aurkako manifestaziora joateko autobusa egongo da

Uztarria.eus 2009ko urt. 15a, 11:01

Larunbatean izango da manifestazioa, Urbinan (Araba)

Autubosa 10:30ean irtengo da anbulategi aurretik, eta 19:30ak inguruan itzuliko da Azpeitira

Larunbat honetan Urbinan (Araban) nazio manifestazioa antolatu du AHT Gelditu! Elkarlanak. AHT Gelditu!Lurra berreskuratu lelopean, 12:00etan abiatuko da manifestazioa Urbinatik. AHTren aurkako Urolako taldeak autobusa antolatu du bertara joateko eta autobusa 10:30ean irtengo da anbulategi aurretik.

Manifestazioa amaitu ondoren, autobusa Gazteizera joango da. Musikherriak, AHT Gelditu! Elkarlanarekin batera jaialdia antolatu du bertan. 15:30ean bazkari herrikoia egingo dute eta ondoren kontzertuak egongo dira. Antolatzaileek adierazi duteenz, autobusa 19:30ak inguruan itzuliko da Azpeitira.

Izena 943 14 74 32 telefono zenbakian eman behar da. Antolatzaileek esan dutenez, oraindik ez dute erabaki autobus txartelaren prezioa.