Ostegunean egingo dute sansebastianetako helduen danborradako aurreneko entsegua

Urola Kostako Hitza 2009ko urt. 7a, 11:01
Iazko helduen danborradako entsegu bat Izarraitz Pilotalekuan. (Nerea Uranga)

Lehen entsegua 21:00etatik 22:00etara egingo dute, Izarraitz Pilotalekuan

Haurren danborradako entseguak, berriz, datorren astean egingo dituzte astelehenetik ostirala bitartean

Gabonak pasatu eta gainean dira sansebastianak; festetarako prestaketekin batera danbor hotsak eta danborradako doinuak entzutear dira. Izan ere, helduen danborradako lehen entsegua bihar da, 21:00etatik 22:00etara, Izarraitz pilotalekuan.

Azken urteetan ohi bezala, aurten ere hiru entsegu egingo dituzte helduen taldeek; hurrengo beste biak datorren astean izango dira, asteartean eta ostegunean. Haurren danborradako entseguak, berriz, datorren astean egingo dituzte astelehenetik ostirala bitartean, 16:00etatik 17:00etara. Txikiak ere Izarraitz pilotalekuan bilduko dira entseatzeko.

Hilaren 18an sokamuturra

Urtarrilak 19, San Sebastian bezpera, astelehena egokitzen da aurten. Hori dela eta, eta danborradako soinuei aurrea hartu bezperaren bezpera, hilaren 18 igandean sokamuturra antolatu du Udaleko Festa Batzordeak. Zezena kaleetan ibiliko da arratsaldez, 16:30etik 20:00ak ingurura bitartean. Ohi bezala, San Sebastian egunean ere sokamuturra izango da: 12:00 eta 16:30ean.

Danborradako entsegu egunak

Helduen entseguak

Urtarrilak 8, bihar.

  • Danborradako taldeen zuzendariek, 20:00etan, Unai Frantzesenarekin Banda Akademian.
  • Danborradako talde guztiek, 21:00etatik 22:00etara, Izarraitz pilotalekuan.

Urtarrilak 13, asteartea.

  • Danborradako zuzendariek, 20:00etan, Banda Akademian.
  • Danborradako talde guztiek, 21:00etatik 22:00etara, Izarraitz pilotalekuan.

Urtarrilak 15, osteguna.

  • Danborradako taldeen zuzendariek, 20:00etan, Unai Frantzesenarekin Banda Akademian.
  • Danborradako talde guztiek, 21:00etatik 22:00etara, Izarraitz pilotalekuan.

Haurren entseguak

Urtarrilaren 12tik 15era, astelehenetik ostiralera.

  • Danborradako taldeetako zuzendariek, 15:15ean entseatuko dute Unai Frantzesenarekin, Juan Antxieta Musika Eskolan.
  • Danborradako talde guztiek, 16:00etatik 17:00etara, Izarraitz pilotalekuan.

Sansebastianak 2009: egitaraua